Ostiralean, Teniseko taldekako Gipuzkoako txapelketa eduki genuen Ordizian eta pasa zen urtean bezalaxe berriro ere irabazi egin genuen. 2-1 irabazi genuen Oiangurenekoen aurka, banakakoetan Mikelek 6-3 garaitu zuen Ibon Guerra eta Beñatek ,berriz, galdu egin zuen 6-2 Aitor Gonzalezen aurka. Mikel amorru handiz gelditu zen partiduaren ondoren, zeren, Gipuzkoako banakako txapelketan galdu egin baitzuen Ibonen aurka final-erdietan eta orain ,berriz, irabazi egin dio. Gipuzkoako txapeldunen titulua binakakoetan erabaki zen Beñat eta Mikel Ander Galparsoro eta Unai Aranaren aurka 6-1 irabazita.
Nik ezin nuen jokatu, belaunean edukitako zauria errekuperatzen ari zitzaidan eta. Oraindik aste bat edo gehiago egon beharko dut kirolik egin gabe.
Berez Donostiako Igara auzoan jokatu beharko genuen finala ,baino, bi taldeak Ordiziakoak zirenez, Ordizian izan zen finala. Sariak hartzera atzo 14:30etan joan ginen Beñat eta ni Mikelek Igeriketako txapelketa baitzuen Azpeitian. Eskerrak Mikel ez zen joan, sekulako desastrea baitzen sari banaketa. Gu antolatzailearengana joan beharra izan genuen txapeldunak ginela esatera eta orduan sariak eman zizkigun: kopa bat, hiru domina eta erraketako mangoan jartzeko hiru zinta bakoitzarentzat. Baina hori baino lehen, sariak hartzera joan zenean antolatzailea, gu eskaileretatik gora joan ginen eta bera etorri zenean beste mutil batzuei hasi zen saria ematen, eskerrak guk oihu egin genuen, bestela saririk gabe geldituko ginen. Lehengo urtean behintzat sarien zeremonia zegoen, aurten ,ordea, zorionak bakarrik esan zigun antolatzaileak.
Ea hurrengo urtean ere taldekako txapelketa irabazten dugun, AUPA JAKINTZA!!!!
Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.