Rafael Nadal
Rafael Nadal, espainiako tenislaririk onena, Mallorkako Manacor herrian jaio zen 1986-ko ekainaren 3-an. Bere gurasoek, Sebastian (aita) eta Ana Mariak (ama) beraien begiez ikusi zuten Rafaelen zaletasuna erraketa zela eta 5 urterekin bere osaba Toni Nadal- ekin entrenatzen hasi zen gaur egun arte. Familia hontan kirola zainetan dute, Nadalen beste osaba (Miguel Angel Nadal) Mallorkako taldean jokatutakoa da eta baita ere Johan Cruyff-en "dream team" taldeko jokalari ohia.
Bere bizitzan tenisa eta ikasketak txandatzen ditu edozein ume bezala,baina, bere handinahi eta indarra ez ziren bere lehiakideenak bezalakoak. Rafa, gaur egun ezagutzen zaion bezala oso garbi eduki zuen hasieratik besteek hobbie bezala hartzen zutena berak desafio bat bezala hartzen zuen. Horregatik, 8 urte besterik ez zituela Baleareetan jokatu zen txapeketako txapelduna bilakatu zen.15 urte zituelarik Rafa Nadal 2001-ean Sevillan jokatu zen Challenger txapelketan bigarren txandaraino iritsi zen. Baina bere ikaragarrizko jauzia urrengo urtean eman zuen fruitua, ATP-ko bere lehenengo partidua irabazteko gai izan zen Mallorcan, Ramon Delgado Uruguaitarraren aurka, zirkuituan partidu bat irabazten zuen 9. tenislaria bilakatuz 16 urterekin.Hori gutxi izan bazen Bartzelonako Challengerrean final-erdiak jokatzeko gai izan zen eta Espainian 6 "Future" irabazi zituen.
Rafaren igoera meteorikoa 2003-an izan zen, ATP rankingean munduko 100 onenen artean ezarri zen.
Nadal ,nire ustez, gaur egun arte asko obetu du bere jokoa baina geroz eta onagoa bilakatuko da eta Roger Federreri 1. postua kenduko dio.


