Williams ahizpak teniseko ikastaroak eman behar dituzte Jamaikan, ume txiroentzat 0

Venus eta Serena Williams ahizpak hurrengo astean Jamaikarako bidaia hasiko dute bertan, bi hoteletan gelditzeko, gainera, jende txiroari tenisa irakatsiko diote.

Elkarketak, irlako kale txiroenetako umeentzat izango dira: “Pegasus” Hotela, “Kingston” eta “Half Moon” “Montego Bay”-ekoa, Clive Fagan-ek, taldearen lehendakariak esanda bezalaxe.

Serena Williams, pasa zen astean Australiako irekia irabazi zuena, eta bere ahizpa Venus, Compton-eko (Kalifornia) pista publikoetan tenisean jokatzen ikasi zuten. Ume jamaikarrei ahal duten guztia erakutsiko diete.

logoaren irudia zabaldu |

Clijsters-ek ez du Gaz-eko txapelketa jokatuko aldaketako minarekin dago eta 0

Kim Clijsters tenislari belgikarra, ez du parte hartuko hurrengo astean ospatuko den Gaz-eko irekian (Paris) aldaketako minarengatik.

Munduko tenislari onena izandakoak esan zuen nahiago zuela deskantsatu Amberes-go txapelketara ongi iristeko, bere karrerako azkeneko txapelketa erretiratu haurretik.

Tenislariak esplikatu zuen aste hau, Bryan Lynch-ekin daukan boda ondo prestatzeko aprobetxatuko zuela. Urte honetan bi txapelketa irabazi ditu eta Australiako irekiko final erdietara iritsi da, Maria Sharapovak eliminatu baino lehen.

logoaren irudia zabaldu |

Nadal-en lesioa ez da oso grabea 0

Espainiako Tenis Federazioko medikuak, Angel Ruiz Cotorro-k, esan zuen Rafael Nadalek orain dela gutxi, Australiako irekian, eginiko lesioa ongi ari dela eboluzionatzen. Hala ere, Davis-eko Kopa-ko lehenengo partidua, Suitzaren aurka alegia, jokatzeko prest egongo dela.

Espainiako selekzioa Suizaren arka jokatuko du Davis-ko Kopako talde mundialeko lehenengo txandan. Bi selekzio hauen arteko lehia otsailaren 9tik 11ara bitarte izango da.

logoaren irudia zabaldu |

Sampras berriro ere hasi behar da jokatzen… jubilatuen artean, ordea 0

Pete Sampras tenislari estatu batuarra, munduko onenetan egondakoa hamar urte hauetan, pistetara itzuliko da lehenengo aldiz 2002 geroztik, 14 Grand Slam irabazi ondoren, 30 urte baino gehiago dituzten tenislarien arteko txapelketa batean.

Sampras-en hasiera txapelketa honetan maiatzaren 2tik 6ra izango da, Boston-en. Beraz aparte, tenislari bikain izandakoak ere badaude, John McEroe bezala edo Jim Courier. Txapelketa honetan ezin dute parte hartu arau hauek betetzen ez dituzten tenislariak: Grand Slam bateko final bat jokatuta izan beharko dute, munduko 5 onenetan egondakoa izatea eta Davis-eko Kopan banakako partidu bat jokatua izatea.

logoaren irudia zabaldu |

Rafa eta Play Station-a 5

Ikusi al duzue noizbait Rafael Nadal espainiarra partiduren bat galtzen? Noski oso zaila da galtzen ikustea, zeren eta, ia inoiz ez du galtzen. Oraingoan ez diozue tenisean galtzen ikusiko, futboleko “Pro Evolution” jokoan baizik, gainera, Carlos Moyaren aurka.

Beno, espero dut gustatzea, ea par pixka bat egiten duzuen.


logoaren irudia zabaldu |

Bikiak irabazi! 1

Bob eta Mike Bryan, anaia estatubatuarrak, Australiako irekiko titulua irabazi zuten dobleetan, Jonas Bjorkman suediarrari eta Max Mirnyi bielorrusiarrari 7-5 eta 7-5 irabazi ondoren.

Bryantarrak bikote honi ere irabazi zioten lehenago, orain dela 2 urte Melborneko final erdietan. 8 aldiz jokatu dute bata bestearen aurka eta Bryantarrak 5 aldiz irabazi dute, besteak berriz 3. Estatu batuetako bikiek irabazitakoak: Roland Garros 2003, US open 2005, Australiako irekia 2006 eta Winbledon 2006. 34 irabazi dituzte beraien karrera guztian.

logoaren irudia zabaldu |

Federerrek Gonzalez arrasatu eta bere hirugarren Australiako irekia lortzen du 0

Roger Federerrek Fernando Gonzalez-en aurkako partidua bere ohiko maisutasunarekin itxi du, 7-6 (2), 6-4 eta 6-4engatik, 2 ordu eta 20 minuturen ondoren. Nerbiorik gabe eta bere talentua erakusten jokatu du tenisean. Bere kolpeak eraman ezinak ziren eta suitzarrak bere teniseko legenda handitzen ari da.

Lehenengo puntua ace batekin lortu zuen, bigarrena sakea eta bolearekin. Hirugarrena berriz eskubikada paralelo batekin. Bere 3. Australiako irekia lortu du eta bere 10. Grand Slam-a 24 urterekin bakarrik. Inortxok ez dio irabazi ez da set bat Australiako irekian.

Partidua bukatutakoan lurrera bota zen Gonzalez-eri eta arbitroari eskua eman baino lehen, oso pozik. Ondoren autografo batzuk sinatu eta txiletarraren eserlekura joan zen partiduari buruz hitz egiteko asmoz. Gonzalezek, Federerren aurka jokatutako 10 partiduetatik ez du bat bera ere irabazi. Federerrek jokatutako Grand Slam-eko 7 finaletatik 6 irabazi ditu. Rafael Nadal-en aurka galdu egin zuen, Roland Garros-en.

Eta azkenik, suitzarrak esan zuen bere jokalaririk gogokoena Lleyton Hewitt zela, ez da inoiz ere errenditzen.

logoaren irudia zabaldu |

Serena Williams, Australiako erregina. 1

Serena Williams Australiako irekiko txapelduna bilakatu da, Maria Sharapovari bi set-etan irabazi ondoren (6-1eta 6-2). Errusiarrak ezin izan zuen ezertxo ere egin tenislari estatu batuarraren aurka eta hau hirugarren aldia izan da titulu hau irabazten duela.

Serenak esan zuen Roger Federerren garaipenarekin inspiratu zela eta bere buruari esan zion: “Nik ere ahalko dut finalera iritsi, animo!!!” eta horrela izan da.

Serenak Australiako irekia hirugarren aldiz irabazterakoan publikoa zur eta lur geratu zen, zeren eta, denek uste zuten duelu gogorragoa izango zela. Ondorioz, estatu batuarra munduko 14. posturaino igo da eta hemendik denbora laburrera ,nire ustez, lehenengo 10etan egongo da.

logoaren irudia zabaldu |

Sharapovaren edertasuna, Serenaren indarraren aurka topatuko da 0

Maria Sharapova eta Serena Williams larunbat honetan neurtuko dira, urteko lehenengo final handian. Errusiarra gogokoenetako bat zen txapelketa hasi baino lehen, estatu batuarrarekin ordea inortxok ez zuen kontatzen. Serenak bere tenis onena errekuperatu du Australian eta ez dizkio bere aurkariari gauzak hain errez jarriko.

Sharapova lehen errusiarra da Melbourneko finalera iritsi dela ,gainera, badaki hurrengo astelehenean bera izango dela munduko jokalaririk onena. Errusiarrak badaki Serenak esperientzia handia duela Australiako finalean, iritsi den bietatik bi irabazi ditu eta. Gainera bere aurkariak partiduko puntua edukita irabazi zuen.

Baina berak badaki urteko lehen titulua irabaztea ondo egongo zegokeela, beste aldietan final erdietara iritsi baita hiru aldiz jarraian.

Sharapovak, jadanik, 2 Grand Slam irabazi ditu, bat 2004ean, Winbledonen eta bestea estatu batuetako irekian, lehengo urtean. 15 titulu ditu irabazita bere karreran. Aspertuta dago neska ederra dela kontsideratzen dutela, tenisean erdi ondo jokatzen duela eta bere edertasunetik aparte bere oihuengatik ere ezagutzen da.

Serenarentzat bere etorrera inporta zaio ez afizionatuengatik ,baizik eta, tenis ipar-amerikarrarengatik, tenislari on baten falta zegoen, bere ahizpa Venus-en jaitsieraren eta lesioen ondoren eta Lindsay Davenport tenislariaren erretiroarengatik , ama izateko ametsa zuen eta.

Estatu batuarrak txapelketa hau irabazten badu munduko lehenengo 20etan egongo litzateke. Lehenagoko objektibo hori , ia ezinezkoa zen, zeren eta,Nadia Petrova-ren aurka galtzeko zorian egon bai zen.

V.S

logoaren irudia zabaldu |

Fernando Gonzalez Federer bezala sartzen da finalean 0

Fernando Gonzalez txiletarra Tommy Haas alemaniarra suntsitu zuen 6-1, 6-3 eta 6-1engatik Australiako irekiko finalera iristeko, bere lehen finala Grand Slam batean.

Gonzalez Melbourneko finalean sartzen den bigarren txiletarra da bere taldekidea, Marcelo Rios-en ondoren, 1998an, Petr Korda txekiarraren aurka galdu zuen eta.

Fernando Roger Federer suitzarraren aurka jokatuko du finala, ostegunetik sailkatua, Andy Roddick estatu batuarrari irabazi ondoren.

Federerrek Gonzalez-en arka jokatu dituen bederatzi partiduetatik denak irabazi ditu. Lehengo urtean, Madrileko Masters serietan eta Basilean izan zen. Santiagokoak set bat bakarrik irabazi dio partidu guzti horietan.

logoaren irudia zabaldu |