Sharapovaren edertasuna, Serenaren indarraren aurka topatuko da
Maria Sharapova eta Serena Williams larunbat honetan neurtuko dira, urteko lehenengo final handian. Errusiarra gogokoenetako bat zen txapelketa hasi baino lehen, estatu batuarrarekin ordea inortxok ez zuen kontatzen. Serenak bere tenis onena errekuperatu du Australian eta ez dizkio bere aurkariari gauzak hain errez jarriko.
Sharapova lehen errusiarra da Melbourneko finalera iritsi dela ,gainera, badaki hurrengo astelehenean bera izango dela munduko jokalaririk onena. Errusiarrak badaki Serenak esperientzia handia duela Australiako finalean, iritsi den bietatik bi irabazi ditu eta. Gainera bere aurkariak partiduko puntua edukita irabazi zuen.
Baina berak badaki urteko lehen titulua irabaztea ondo egongo zegokeela, beste aldietan final erdietara iritsi baita hiru aldiz jarraian.
Sharapovak, jadanik, 2 Grand Slam irabazi ditu, bat 2004ean, Winbledonen eta bestea estatu batuetako irekian, lehengo urtean. 15 titulu ditu irabazita bere karreran. Aspertuta dago neska ederra dela kontsideratzen dutela, tenisean erdi ondo jokatzen duela eta bere edertasunetik aparte bere oihuengatik ere ezagutzen da.
Serenarentzat bere etorrera inporta zaio ez afizionatuengatik ,baizik eta, tenis ipar-amerikarrarengatik, tenislari on baten falta zegoen, bere ahizpa Venus-en jaitsieraren eta lesioen ondoren eta Lindsay Davenport tenislariaren erretiroarengatik , ama izateko ametsa zuen eta.
Estatu batuarrak txapelketa hau irabazten badu munduko lehenengo 20etan egongo litzateke. Lehenagoko objektibo hori , ia ezinezkoa zen, zeren eta,Nadia Petrova-ren aurka galtzeko zorian egon bai zen.
V.S

