Serena Williams, Australiako erregina.
Serena Williams Australiako irekiko txapelduna bilakatu da, Maria Sharapovari bi set-etan irabazi ondoren (6-1eta 6-2). Errusiarrak ezin izan zuen ezertxo ere egin tenislari estatu batuarraren aurka eta hau hirugarren aldia izan da titulu hau irabazten duela.
Serenak esan zuen Roger Federerren garaipenarekin inspiratu zela eta bere buruari esan zion: “Nik ere ahalko dut finalera iritsi, animo!!!” eta horrela izan da.
Serenak Australiako irekia hirugarren aldiz irabazterakoan publikoa zur eta lur geratu zen, zeren eta, denek uste zuten duelu gogorragoa izango zela. Ondorioz, estatu batuarra munduko 14. posturaino igo da eta hemendik denbora laburrera ,nire ustez, lehenengo 10etan egongo da.

