Federerrek Gonzalez arrasatu eta bere hirugarren Australiako irekia lortzen du

Roger Federerrek Fernando Gonzalez-en aurkako partidua bere ohiko maisutasunarekin itxi du, 7-6 (2), 6-4 eta 6-4engatik, 2 ordu eta 20 minuturen ondoren. Nerbiorik gabe eta bere talentua erakusten jokatu du tenisean. Bere kolpeak eraman ezinak ziren eta suitzarrak bere teniseko legenda handitzen ari da.

Lehenengo puntua ace batekin lortu zuen, bigarrena sakea eta bolearekin. Hirugarrena berriz eskubikada paralelo batekin. Bere 3. Australiako irekia lortu du eta bere 10. Grand Slam-a 24 urterekin bakarrik. Inortxok ez dio irabazi ez da set bat Australiako irekian.

Partidua bukatutakoan lurrera bota zen Gonzalez-eri eta arbitroari eskua eman baino lehen, oso pozik. Ondoren autografo batzuk sinatu eta txiletarraren eserlekura joan zen partiduari buruz hitz egiteko asmoz. Gonzalezek, Federerren aurka jokatutako 10 partiduetatik ez du bat bera ere irabazi. Federerrek jokatutako Grand Slam-eko 7 finaletatik 6 irabazi ditu. Rafael Nadal-en aurka galdu egin zuen, Roland Garros-en.

Eta azkenik, suitzarrak esan zuen bere jokalaririk gogokoena Lleyton Hewitt zela, ez da inoiz ere errenditzen.

logoaren irudia zabaldu |

Eztabaidarako aukerak

Iruzkinik ez, oraingoz

Iruzkina idatzi

(Derrigorrezkoa)

Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.




Animatu eta lehena izan zaitez!