Ferrerok ,Brasileko irekian, Cañasen aurka galtzen du

Guillermo Cañas argentinarrak ATPko bere lehen titulua irabazi du Costa do Sauipeko bainuetxean Juan Carlos Ferrero espainiarrari, Brasileko irekiko finalean, 7-6 eta 6-2gatik irabazita. Guillermo Cañas, 29 urtekoa, 2 ordu eta 5 minutu behar izan ditu munduko onena izan zenari irabazteko. Cañas garaipen batekin itzuli da 15 hilabeteen ondoren pistetatik urrunduta egon eta gero. Horren guztiaren arrazoia izan da 2006ko irailean,Cañas, dopatzeagatik santzionatuta egon dela.

Honekin batera, bigarren titulu brasildarra izan da argentinarrak irabazi duena, lehenengoa urtearen hasieran irabazi zuen, Sao Paulo-ko irekia eta orain brasilekoa. Bi txapelketak set bat bera ere galdu gabe dominatu ditu.

Gaurko titulua argentinarraren zazpigarren titulua izan da denera eta lehenengo garaipena Ferreroren aurka. Argentinarra eta espainiarra topatu ziren lehenago ere partidu batean, 2005eko Maiamiko Masters Seriean, gainera, Juan Carlos Ferrerok irabazi zuen bi set baten kontra.

Ferrero, Flavio Saretta brasildarrari irabazita (6-4 eta 6-4) etorri zela larunbatetik,bigarren postuarekin konformatu beharra izan du, bere tituluen lehortea handituz. Zehazki, valentziarrak, ez du titulu bat bera ere irabazi 2003tik, Madrileko Masters Seriea izan zen bere azkena.

logoaren irudia zabaldu |

Eztabaidarako aukerak

2 Iruzkin

Iruzkina idatzi

(Derrigorrezkoa)

Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.