Haasek Roddick estatu batuarrari irabazi zion eta bere hirugarren aldia izan da Memphiseko txapelketa irabazten duela.
Tommy Haas tenislari alemaniarra, 9. ATPko sailkapenean, berriz ere irabazi zuen Memphiseko (Estatu Batuak) txapelketa, 61 minutu iraundako finalean Andy Roddick, ATPko sailkapenean 4. postuan sailkatua dagoen estatu batuarrari bi setetan garaitu ondoren (6-3 eta 6-2) .
Roddickek Haasen aurka jokatutako 4 partidutik 3 irabazi ditu, baina, oraingoan ezberdina izan zen, gainera, estatistikek esaten dutenez, Haasek galdu zuen azkeneko partidua estatu batuar baten aurka 2002ko maiatzean izan zen, Andre Agassiren aurka.

