Ferrero, Moya eta Almagro Acapulcoko laurdenetan

Juan Carlos Ferrero, Nicolas Almagro eta Carlos Moya tenislari espainiarrak Acapulcoko txapelketako final laurdenetarako sailkatu ziren.
Ferrero valentziarrak, Lukas Dlouhy txekiarrari (jokalari deserosoa esan zuenez Ferrerok) irabazi zion 6-3 eta 7-6engatik, bi ordu iraun zituen partidu batean.
Beste aldetik, Carlos Moya, Acapulcoko txapelketa bi aldiz irabazi zuena 2002an eta 2004ean, zailtasunik gabe eta oso eroso irabazi zion Diego Hartfield argentinarrari, ranking mundialean 117. postuan kokaturik, 6-3 eta 7-5engatik.
Orain, Mallorkakoak, Nicolas Almagro murtziarraren aurka jokatuko du duelu oso interesgarri batean,zeren eta Almagrok justu-justu irabazi zion Rubén Ramírez Hidalgo espainiarrari 6-1, 4-6 eta 7-6 (2)gatik.

