Youzhnyk Dubaiko txapelketa agurtzen duen Nadal bati zigortzen dio.
Rafael Nadal tenislari espainiarrak ezin izan zuen Dubaiko txapelketako final erdietarako sailkatu, gainera, txapelketa hau ATPrako puntuagarri da eta 1.500.000 dolar (1.135.303 euro inguru) banatzen ditu sarietan, Mikhail Youzhny errusiarraren aurka bi setetan galdu ondoren (7-6 eta 6-3).
Horregatik, baleartarrak ezingo du jarraitu titulu hau babesten lehengo urtean Roger Federerren aurka irabazi baitzuen finala. Youzhnyk Nadaleri ez dio txapelketa hontan bakarrik irabazi, baizik eta, Estatu Batuetako azkeneko irekian irabazi zion (6-3, 5-7, 7-6 (7/5) eta 6-1).

FEDERERREK SUFRITU EGIN ZUEN DJOKOVIC GARAITZEKO
Bere aldetik, munduko tenislari onenak, Roger Federer suitzarrak, Novak Djokovic serbiarrari irabazteko ederki sufritu behar izan zuen (6-3, 6-7 (6) eta 6-3) eta bere hurrengo aurkaria Tommy Haas alemaniarra izango da ,zeren eta, honek, Olivier Rochus belgikarrari oso errez irabazi baitzion (6-0 eta 6-2).
Beste final erdia, Mikhail Youzhnyk eta Robin Soderling suediarrak jokatuko dute, suediarrak, Fabrice Santoro frantziarrari seko utzi baitzion (6-1, 6-7 (2) eta 6-0).

Informazio gehiago jakin nahi baduzue, klikatu hemen eta tenisari buruzko informazio bikaina ematen duen blogera joango zarete.

