Dulko bigarren txandara pasatu da ,baina, Castaño ez, ordea.
Gisela Dulko tenislari argentinarra WTA rankingerako puntuagarri den Indian Wells-eko txapelketako bigarren errondarako sailkatzea lortu du ,baina, Catalina Castaño tenislari colombiarra ordea, ez da sailkatu.
Dulko, kanadako tenislaria den Aleksandra Wozniakeri 6-4 eta 6-3 irabazi zion eta bigarren errondan, txapelketatik onenetarikoa den Nadia Petrova errusiarraren aurka jokatuko du.

Bere aldetik, Castañok, 6-2 eta 6-1 galdu zuen Marta Domachowska tenislari poloniarraren aurka.
Lehenengo txandako beste partidu batzuk: Elena Likhovtseva errusiarrak 6-3 eta 6-2 irabazi zion Akiko Morigami japoniarrari; Iveta Benesova txekiarrak 6-4, 3-6 y 7-6 (5) irabazi zion Ekaterina Bychkova errusiarrari; eta Laura Granville estatu batuarrak 6-7 (4), 6-2 y 6-1 irabazi zion Camille Pin frantziarrari.
Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

