Irabazi egin dut nere lehen partidua “Coca Colak” babestutako txapelketan
Gaur partidua neukan 16:30 Mikel Zabalegiren aurka ,baina, txarrena izan da itxaroten egon naizela ,zeren eta, Mikelek partidua zeukan Ordiziako infantil mailako futbol taldearekin. Gainera oso arraroa izan da partida. Alde batetik, bi set irabazi behar ziren bakoitzak 4 jokorekin eta bestetik ez zegoen deucerik. Hori guztia gutxi balitz, niri gehien gogaitu didana pilotak izan dira, gehiegi botatzen zuten. Partidua 4-0 eta 4-0 irabazi dut eta jokalari guztioi “Coca Cola” jartzen zuen txapel bat eman digute. Nik uste nuen partida bat galdu ezkero eliminaturik zeundela baina ez da horrela, hiru jokalariz osaturiko hainbat multzo daude eta nire multzoa hiru jokalariz osaturik dago: Mikel Zabalegi, Patxi Arbiza era ni. Orain, Patxi Arbizaren aurka jokatzea besterik falta zait. Espero dut ez hain ona izatea, horrela errazago sailkatuko naiz.
Nire lagunek ere jokatu dute:Beñat Ventureirak Karim Ben Milouderi irabazi dio, Iñigo Etxarrik irabazi egin du; zeren eta, Jon Murillo Valladolidera joan da errugbian jokatzera, Iñigo Jauregik bihar jokatuko du 10:00etan Lander Casadoren aurka, Mikel Aiestaranek ere bihar du partida 10:00etan Iñigo Erasoren aurka eta azkenik, Iker Mourek ere bihar du partida 11:30etan Victor Izquierdoren aurka. Victor delako hau, Gipuzkoako txapelduna izan zen iaz eta sekulako gogoa dut berari irabazteko, hau da, pikatuta nago zeren eta berak irabazi egin zidan final erdietan.
“PRESTATU ZAITEZ IZQUIERDO!!!”

