Federer , tenisaren erregea, eliminatu egin da Indian Wells-eko txapelketan
Roger Federer, munduko tenislaririk onenari, bere bolada garaitzailea bukatu egin zaio 41 partidu segidan irabazi ondoren, Guillermo Cañas argentinarraren aurka 7-6 eta 6-2 galdu baitzuen ATPrako puntuagarri den Indian Wells txapelketako bigarren txandan.
Federer, bere segidako laugarren titulua izan behar zenaren atzetik ibili zen ,baina, zoritxarrez, baba batzuengatik atenditu zioten lehenengo setaren bukaeran eta horrelaxe jarraitu zuen partidu guztian. Cañas, Carlos Moya espainiarrarekin aurkituko da hirugarren errondan.
10 Gran Slam irabazi dituena eta bere azkeneko porrota pasa zen abuztuan izan zelarik Briton Andy Murrayen aurka, Guillermo Villasek 46 partidu segidan irabazita dituen errekorra gainditzea pentsatzen zuen. Federerrek 161 aste ospatzen zituen ATP rankingeko tontorrean eta gaindituta zeukan jadanik Jimmy Connors amerikarrak orain dela 30 urte zeukan errekorra.
“Handia izan da bat zenbakiari irabaztea, oso ongi sentitzen naiz” esan zuen Cañasek partiduaren amaieran. Argentinarrak Federer eliminatu du pistaren sakonetik jokatzen eta ez dio utzi suitzarrari jokoa kontrolatzen. Azkenik, garaipena eskuan eraman zuen eskuineko errebes indartsu eta boteretsu batekin.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

