Nadalek beldurra ematen du berriro ere

Nadalek berriro ere erakutsi dio jende guztiari zergatik dagoen munduko bigarren tenislariaren postuan bere taldekide den Juan Carlos Ferrerori 6-1 eta 6-1 irabazita ordu bat eta minutu bat iraun zuen partidu batean eta horregatik, Indian Wells-eko Masters Serieko final laurdenetarako txartela lortu du.

Nadal, eskailerak igotzen ari da poliki-poliki Kaliforniako basamortuko txapelketan zehar eta aurten txapelketa irabazten badu, oso pozik geldituko da, lehengo urtean Federerrek kanporatu baitzion final laurdenetan.

Mallorkakoak final bakar bat ere ez du jokatu pasa zen udan Winbledoneko txapelketan. Rafak fidagarritasuna erakutsi zuen Ferreroren aurka, baina, Valentziakoak ezin izan zuen ezer ere ez egin horrelako jokalari bikain baten aurka.

Nadalek Juan Carlosen aurka galdutako azken partidua lehengo urtean izan zen, Cincinnattiko Masters Seriean eta, gainera, ez zitzaion asko axola. Nadal geldiezin bihurtzen ari da eta zorionez, lehenago zeukan sake hura zertxobait hobetu du.

Nadalen hurrengo aurkaria final laurdenetan Juan Ignacio Chela argentinarra izango da Michael Russel estatu batuarrari 6-4 bikoitzarengatik irabazi baitzion.

NALBANDIANEK GALDU

Argentinakoa den beste tenislariak, David Nalbandian, ezin izango du bere taldekidea den Chelari lagun egin, zeren eta, ezin izan zuen Ivan Ljiubicic kroaziarraren aurka ezer ere ez egin 2-6, 6-4 eta 6-2 galdu baitzuen ordu bat eta 57 minuturen ondoren.

Ljiubicic, txapelketako sakatzailerik onenetarikoak, bere indarra jarri zuen sakean jokalari argentinarra kaka eginda uzteko. Kroaziarrak 10 sake zuzen egin zituen eta argentinarrak ordea, 2 besterik ez, ederki ikusten da a ze nolako indarra duen Ivanek.

NESKETAN FINAL ERDIAK JOKOAN DAUDE

Vera Zvonareva errusiarrak errusiarra den Maria Sharapovari irabazi dio eta txapelketa irabazteko prest dago, baina, kontuan hartu beharko du bera bakarrik ez dagoela, Na Li txinatarra ere oso ongi dabil txapelketan.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Eztabaidarako aukerak

Iruzkinik ez, oraingoz

Iruzkina idatzi

(Derrigorrezkoa)

Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.




Animatu eta lehena izan zaitez!