Nadal Indian Wells-eko final erdietara iritsi da

Rafa Nadal, Indian Wells-eko final erdietarako sailkatu zen 7-5 bikoitz batengatik irabazi baitzion Chelari. Mallorkakoak sufritzen jakin zuen eta momenturik txarrenetan partidua aurrera eramaten jakin zuen bere aurkaria txikituz. Larunbatean, Andy Roddick-en aurka jokatuko du jendeak gehien espero duen partidan.

Nadal oso lasai irten zen pistara, lehenengo jokoa galdu zuen baina ez zen larritu. Bere sakearekin berdindu eta gero, argentinarra puskatu zuen eta aurreratu egin zen partiduan. Ematen zuen hortik aurrera Nadalek errez eduki behar zuela partida baina Chelak ez zuen amore eman eta 7. jokoaren ondoren, berriz ere hasi zen markagailua agintzen.

Orduan azaldu zen munduko 2. tenislaririk onena. Rafak hortzak estutu zituen eta lehenengo sake onak sartzen hasi zen. Bere aldetik, Juan Ignaciok, sendo mantendu zuen bere sakea. Ondoren, Chela 4-1 aurreratu zen markagailuan, baina, bat-batean, piztia esnatu zen. Nadalek 5era berdindu zuen partidua 4 joko irabaziz. Azkenean, Mallorkakoak, bi joko irabazi ondoren irabazi zuen duelua.

Espero dut Nadalek irabaztea eta ea behingoz, txapelketaren bat irabazten duen.

ANIMO RAFA!!!!

Informazio gehiago jakin nahi baduzue klikatu hemen.

ATP SAILKAPENA

Orain ATPko sailkapena nola doan jarriko dizuet hemen behean:

1 Roger Federer Suitza 8.210
2 Rafael Nadal Espainia 4.480
3 Andy Roddick Estatu batuak 2.830
4 Nikolay Davydenko Errusia 2.825
5 Fernando González Chile 2.685
6 James Blake Estatu batuak 2.585
7 Tommy Robredo Espainia 2.555
8 Ivan Ljubicic Kroazia 2.395
9 Tommy Haas Alemania 2.115
10 David Nalbandian Argentina 1.995

logoaren irudia zabaldu |

Eztabaidarako aukerak

Iruzkinik ez, oraingoz

Iruzkina idatzi

(Derrigorrezkoa)

Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.




Animatu eta lehena izan zaitez!