Estatu Batuek pista “super-azkar” bat aukeratzen dute

Estatu Batuetako Tenis Federazioak, “latex-ite” izeneko estaldura akriliko bat aukeratu du pista gogor eta estali batean Talde Mundialeko final laurdenetan Espainiaren aurka jokatzeko.

Beraien arteko txokea Lawrence Joel Veterans Memorial Coliseumen izango da, Winston-Salemen (Iparreko Karolina) apirilaren seitik zortzira bitarte. Emilio Sanchez Vicariori, Espainiako kapitainari, ez zaio hainbeste gustatzen pista eta esaten du garrantzitsuena han aurkituko dituzten sorpresak izango direla. “Ez da bakarrik akrilikoa, pistari ematen dioten kapak ere kontuan hartu behar dira” esan zuen tenislari oiak. “Geroz eta kapa gehiago eman pistari , geroz eta bizkorragoa izango da pista eta Rafael Nadalek Andy Roddicki Indian Wells-en nola irabazi zion ikusi eta gero, seguruenik asko izango direla; Bakarrik, espero dut ez dela moketa bat bezalakoa izango”.

Lurzorua ATPko San Jose txapelketan erabiltzen denaren oso antzekoa izango da. Aurten, Andy Murray britainiarrak triunfatu zuen Ivo Karlovic kroaziarra garaitu ondoren eta, baita ere, Estatu Batuetako selekzioak erabilitakoa da lehenagoko kanporaketetan.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Eztabaidarako aukerak

Iruzkinik ez, oraingoz

Iruzkina idatzi

(Derrigorrezkoa)

Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.




Animatu eta lehena izan zaitez!