ATP-k “round robin” sistema eliminatu du
ATPko administrazio-kontseiluak, Miami-n elkartuta, “round robin” formula esperimentuzkoa edo denak denen kontra, urte hontan lehenengo praktika eginik, eliminatu zuen eta ondorioz, txapelketa batzuek berriro ere hasi beharko dute partidu guztiak txukun-txukun jarriz.
Erabaki hau, Buenos Aires-ko eta Las Vegaseko txapelketetan gertatutako ezbeharrengatik hartu da, bietan, jokalari eta publikoaren arteko eztabaida egon baitzen. Vegasekoan esaterako, ATPko presidenteak , Etienne de Villiers ipar afrikarrak, barkamena eskatu beharra izan zuen arauetan zegoen akats larri batengatik.
Orain dela gutxi, Estorileko txapelketan,”round robin” sistema onartua zegoen txapelketan, ATPari eskatu zion berriro ere ideia normalera pasatzeko.
“Esperimentu ona izan da eta asko ikasi dugu beregatik. Batzuek funtzionatzen dute, baina, beste batzuek ez. Hala ere, sistema hobeagoak aurkitzen jarraituko dugu gizonezkoen tenisaren hazkunderako” esan zuen Villiersek.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

