Nadalek asko sufritu zuen Miamiko bere estrenoan
Rafael Nadal, eskubiko hankarekin hasi zen denboraldi honetako bigarren Masters Seriean. Ricardo Mello brasildarra garaitu zuen 7-6 eta 6-2rengatik eta jadanik, bigarren errondan dago.
Baleareetako tenislariak, ematen zuena baino gehiago sufritu zuen berari garaitzea oso zaila utzi zuen brasildarrari irabazteko. Lehenengo setean bereziki, inortxok ezin baitzuen bere aurkariaren sakea apurtu. Mellok, bazuen jadanik pista probatuta eta Nadalek ez ordea.
Espainiarraren hurrengo aurkaria, Olivier Rochus belgikarra izango da eta emozio gehiago egongo da, seguruenik.

FERRER PASA DA; MONTAÑES ETA RAMIREZ-HIDALGO EZ, ORDEA
David Ferrer tenislari espainiarrak arazorik gabe eta errez irabazi zuen Miamiko bere lehen partiduan, Juan Monaco argentinarraren aurka, 6-2 bikoitzarengatik irabazi zuen euriarengatik suspenditutako eta ordu bat baino gutxiago iraun zuen partidan.
Ferrer, oso seguru egon zena bere sakearekin eta ez zion utzi bere aurkariari inolako sake hausturarik egiten.
Alikantekoak, oso ondo hasi du denboraldi berria garaipen batekin Aucklandeko txapelketan eta final laurdenetako bi erronda Indian Wells-eko txapelketan, bertan, Novak Djokovic finalistaren aurka porrot egin baitzuen, eta Rotterdamen.
Albert Montañes eta Ruben Ramirez Hidalgo espainiarrak ordea, Miamiko Masters Serieko lehenengo errondan erori dira Arnaud Clement frantziarraren eta Gastón Gaudio argentinarraren aurka.
Montañes, bere partidua atzeratua izan zen osteguneko euriarengatik eta bi setetan galdu zuen ( 6-4 eta 6-1), Ruben Ramirezek ordea, hirutan galdu zuen: 7-5, 1-6 eta 6-3.
Clementek, Tomas Berdych txekiarraren aurka jokatuko du bigarren errondan eta Gaudiok beste txekiar baten aurka: Radek Stepanek.
Guillermo Garcia Lopez, eliminatu egin da Olivier Rochus belgikarraren aurka porrot egin ondoren. Emaitza: 6-3 eta 6-4.
Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

