Nadalek, badaezpada ere, ez du parte hartu behar Davis Kopan Estatu Batuen aurka

Mallorkako Rafael Nadal, munduko bigarren onenak, esan du ez duela parte hartu behar Espainiarekin Davis Kopako final laurdenetan Estatu Batuen aurka, zeren, orain dela bi urtetik ezker hankan duen lesioa ez du nahi gaizkiago jarri, gainera, oraindik bere espezialitatea den lurrezko lurzoruan jokatu behar dituen partidak ez dira igaro eta horregatik, arrosa bat baino freskoago nahi du egon lur lurzoruko txapelketetarako.

Davis Kopako talde espainiarreko kapitaina, Emilio Sanchez Vicario, Nadal konbentzitzen saiatu zen bere parte hartzea oso garrantzitsua izan behar zela iparamerikarrak Winston-Salem-en (Iparreko Karolina) garaitzeko apirilaren 6tik 8ra baina, azkenean, jokalariaren dezisioa onartu beharra izan du.

” Entrenatzaile bezala gustatuko litzaidake gurekin egotea eta konbentzitzen saiatu naiz, esan nion bazuela aste bat Miamiren ondoren errekuperatzeko baina, azkenean, erabaki genuen Rafaren medikuekin ados jarrita, onena, gehiegi ez arriskatzea zela hanka horretan urte honetako programatuta dituen txapelketak joka ditzan” azaldu zuen Sanchez-Vicariok.

Davis Kopako kapitainak, Miamitik egindako bideo-konferentzia batetik, Estatu Batuen aurka irabazten saiatzeko erabili behar dituen lau jokalariak esan zituen: Tommy Robredo, David Ferrer, Feliciano López eta Fernando Verdasco.

Nadal, Talde Mundialeko lehenengo kanporaketan Suitzaren aurka ezin izan zuen jokatu eskubiko izterrean gainzama bat zuelako eta hemendik aurrera buztin gorriaren gainean prestatu beharko du denboraldia, gainera, apirilaren 15etik aurrera 2.300 babestu beharko ditu zeren, orduantxe hasiko da Montekarloko Masters Seriea. Horretaz gain, Barcelona, Roma y Roland Garros-eko irekietan hartuko du parte, hauek denak, 2006ean irabazita.

Ezkerreko hankako problemak desegiteko, manakoriarrak,bere euskarri naturalak zuzentzen behartzen dioten plantila berezi batzuekin jokatu beharra du eta gainzama muskularrak sortarazten dizkiote lurzoru gogorrean aste bat baino gehiago jokatzen ari denean.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Eztabaidarako aukerak

Iruzkinik ez, oraingoz

Iruzkina idatzi

(Derrigorrezkoa)

Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.




Animatu eta lehena izan zaitez!