Cañasek Robredori irabazi eta Miamiko final erdietan dago jadanik

Guillermo Cañas argentinarra, ATPrako puntuagarria den Cayo Vizcainon, bikain dabil, zeren, final erdietara iritsi da Tommy Robredo espainiarra final laurdenetan garaitu baitzuen.

Cañas, munduko lehen postuan dagoen Roger Federerren etsai nagusienetakoa Cayo Vizcainon, pasa zen astean Indian Wellsen zerbait lortuta, jokalari ona zela erakutsi zuen munduko seigarren den espainiarrari 7-6 (5) eta 6-1 irabazita ordu bat eta 38 minutuko partidu batean.

Guillermoren hurrengo aurkaria Miamiko Masters Serieko final laurdenetan Ivan Ljiubicic kroaziarra izango da atzo, 6-3 eta 7-5 irabazi ziolako Juan Ignacio Chela argentinarrari.

” Oso kontentu nago txapelketa honetan ari naizen lanagatik. Geroz eta seguruago nago nire jokoarekin, espero dut asko dibertitzea partiduetan, eta noski, finalera iristea” esan zuen jokalari argentinarrak, baina, errekonozitu zuen Ljiubicic jokalari zaila izango zela.

Nesketan berriz, Serena Williams estatu batuarrak, WTArako puntuagarri den Cayo Vizcainoko txapelketako finalean, JstineHenin belgikarra izango du aurkaritzat, zeren, belgikarrak Shahar Peer israeldarra garaitu zuen.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Eztabaidarako aukerak

Iruzkinik ez, oraingoz

Iruzkina idatzi

(Derrigorrezkoa)

Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.




Animatu eta lehena izan zaitez!