Hantuchovak bigarren aldiz irabazi du Indian Wells-eko txapelketa 0

Indian Wells-eko txapelketa txapelketa magiko bat da tenislari eslovakiarrarentzat. Txapelketa hau 2002an irabazi zuenetik, Hantuchovak, ez zuen ezta txapelketa bat irabazi WTA zirkuituan. 5 urte ondoren, munduko 18. tenislari onenak, berriz ere irabazi du torneoa Svetlana Kuznetsova errusiarraren aurka 6-3 eta 6-4rengatik.

14. gustukoenak, errusiarraren garaipenaren aldeko pronostikoak puskatu zituen, gainera, errusiarraren bigarren finala besterik zen IndianWells-eko txapelketan, beste txapelketetan hobeto aritzen da, egia esan.

Nahiz eta Kuznetsovak aurtengo Dohako txapelketako finalean eslovakiarrari garaitu (6-4 eta 6-2) eta nahiz eta 2004ko Estatu Batuetako txapelketan berriro ere errusiarrak irabazi Hantuchova lasai atera zen pistara, eta gainera, irabazi.

“Leku honek zerbait espeziala du niregan” esan zuen Eslovakiakoak nesken finala bukatu ondoren eta partidan bere sakea erakutsi zuen, gainera, bere aurkariaren sakea puskatu zuen 2-0 zihoanean.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Nadalek Roddick eklipsatu zuen 0

AUPA RAFA!!!!!!!!!!!!

Rafael Nadal espainiarrak Andy Roddick estatu batuarra eklipsatu zuen atzo eta oso errez gainera, 6-4 eta 6-3 garaitu zuen ordu bat eta hamalau minutuan. Ondorioz, Indian Wells-eko bere lehenengo finalerako sailkatu da.

Duelu hau, Davis Kopako final laurdenetako kanporaketan Espainia eta Estatu Batuak hurrengo apirilaren 6 eta 8an Iparreko Carolinan jokatu behar duten partiduetako bat izan daiteke. Nadalek perfektura inguratzen den partida bat jokatu zuen urteko bere lehenengo finalera iristeko, eta lehenengo finala zortzi hilabete ezta final batera iritsita (bera iritsi zen azkeneko finala Winbledonen, Roger Federerren aurka).

Espainiarraren lehenengo saketatik %84 sartu egin zen sei sake zuzenekin adornatuta eta hiru aldiz Roddicken sakea puskatu zuen eramana izan ziren Nadalen garaipenaren gako. Estatu Batuarraren 16 sake zuzenek salbatu zioten emaitza negargarrigoan ez amaitzeko. Gainera egin zituen bolea gehienak oso txarrak ziren, denak Nadali botatzen zizkion.

Nadalek Novak Djokovic serbiarraren aurka jokatu beharko du finala, Serbiarrak 6-2 eta 6-3 irabazi baitzion erraztasun osoz.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Djokovicek Ferrer kanporatu egin du Indian Wellsetik 0

Novak Djokovic serbiarrak 6-3 eta 6-4engatik eliminatu zuen David Ferrer espainiarra Indian Wells-eko final erdietan. Serbiarraren sake zitalak aukerarik gabe utzi zion Alikantekoari, ondorioz, denboraldiko lehen Masters Seriean bizirik gelditzen den espainiar bakarra Rafa Nadal da.

David Ferrerrek ez zuen oso ondo hasi partida eta eraman batzuetan akatsak egin zituen. Gainera ezin zuen gelditu serbiarraren sake indartsua, zoritxarrez. Ferrerren kolpea pistaren sakonetik ez zen onena izan, horregatik, Djokovicek oso erraz eta eroso jokatu zuen partida. Horretaz aparte, gehienetan kolpe indartsu eta arriskutsuak egiten saiatzen zen eta honek asko zaildu zizkion gauzak espainiarrari.

Gure esperantza guztiak Rafan ditugu eta gure animoekin ea txapelketa irabazten duen. Lehenago bere oinetakoetan jartzen zuen bezala VAMOS RAFA!!!!!!!!!!!!!

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Svetlana Kuznetsova errusiarra Hantuchovaren aurkaria izango da finalean 0

Svetlana Kuznetsova errusiarra Daniela Hantuchova eslovakiarraren aurkaria izango da aurtengo lehenengo Masters Seriea den Indian Wells-eko finalean.

Kuznetsova, txapelketako gustukoenetarikoa, final erdietako bere partiduan Sybille Bammer australiarra 6-7 (5), 6-4 eta 6-1engatik garaitu zuen bi ordu eta 40 minutu luzeen ondoren.

Beste finalistak, Hantuchovak, Na Li txinatarra 7-5, 4-6 eta 6-1engatik garaitu zuen.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Nadal Indian Wells-eko final erdietara iritsi da 0

Rafa Nadal, Indian Wells-eko final erdietarako sailkatu zen 7-5 bikoitz batengatik irabazi baitzion Chelari. Mallorkakoak sufritzen jakin zuen eta momenturik txarrenetan partidua aurrera eramaten jakin zuen bere aurkaria txikituz. Larunbatean, Andy Roddick-en aurka jokatuko du jendeak gehien espero duen partidan.

Nadal oso lasai irten zen pistara, lehenengo jokoa galdu zuen baina ez zen larritu. Bere sakearekin berdindu eta gero, argentinarra puskatu zuen eta aurreratu egin zen partiduan. Ematen zuen hortik aurrera Nadalek errez eduki behar zuela partida baina Chelak ez zuen amore eman eta 7. jokoaren ondoren, berriz ere hasi zen markagailua agintzen.

Orduan azaldu zen munduko 2. tenislaririk onena. Rafak hortzak estutu zituen eta lehenengo sake onak sartzen hasi zen. Bere aldetik, Juan Ignaciok, sendo mantendu zuen bere sakea. Ondoren, Chela 4-1 aurreratu zen markagailuan, baina, bat-batean, piztia esnatu zen. Nadalek 5era berdindu zuen partidua 4 joko irabaziz. Azkenean, Mallorkakoak, bi joko irabazi ondoren irabazi zuen duelua.

Espero dut Nadalek irabaztea eta ea behingoz, txapelketaren bat irabazten duen.

ANIMO RAFA!!!!

Informazio gehiago jakin nahi baduzue klikatu hemen.

ATP SAILKAPENA

Orain ATPko sailkapena nola doan jarriko dizuet hemen behean:

1 Roger Federer Suitza 8.210
2 Rafael Nadal Espainia 4.480
3 Andy Roddick Estatu batuak 2.830
4 Nikolay Davydenko Errusia 2.825
5 Fernando González Chile 2.685
6 James Blake Estatu batuak 2.585
7 Tommy Robredo Espainia 2.555
8 Ivan Ljubicic Kroazia 2.395
9 Tommy Haas Alemania 2.115
10 David Nalbandian Argentina 1.995

logoaren irudia zabaldu |

David Ferrerrek kanpoan utzi du Carlos Moya 0

David Ferrer urte honetako lehenengo Masters Seriea den Indian Wells-eko txapelketako final laurdenetarako sailkatzea lortu du Carlos Moya espainiarrari 1-6, 6-2 eta 6-3 irabazi baitio final zortzirenetan.

Ferrer, hamalaugarren gogokoena, egin zuen set pattal hori gainditu beharra izan zuen. David oraindik ez zen ain ondo kokatu pistara eta, gainera, Malorkako tenislariak ederki sakatu zuen set horretan.

David Ferrerren hurrengo aurkaria Novak Djokovic serbiarra izango da txapelketako final laurdenetan, serbiarrak, lehengo txandan, 6-3 eta 6-1 irabazi baitzion Julien Benneteau frantziarrari.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Nadalek beldurra ematen du berriro ere 0

Nadalek berriro ere erakutsi dio jende guztiari zergatik dagoen munduko bigarren tenislariaren postuan bere taldekide den Juan Carlos Ferrerori 6-1 eta 6-1 irabazita ordu bat eta minutu bat iraun zuen partidu batean eta horregatik, Indian Wells-eko Masters Serieko final laurdenetarako txartela lortu du.

Nadal, eskailerak igotzen ari da poliki-poliki Kaliforniako basamortuko txapelketan zehar eta aurten txapelketa irabazten badu, oso pozik geldituko da, lehengo urtean Federerrek kanporatu baitzion final laurdenetan.

Mallorkakoak final bakar bat ere ez du jokatu pasa zen udan Winbledoneko txapelketan. Rafak fidagarritasuna erakutsi zuen Ferreroren aurka, baina, Valentziakoak ezin izan zuen ezer ere ez egin horrelako jokalari bikain baten aurka.

Nadalek Juan Carlosen aurka galdutako azken partidua lehengo urtean izan zen, Cincinnattiko Masters Seriean eta, gainera, ez zitzaion asko axola. Nadal geldiezin bihurtzen ari da eta zorionez, lehenago zeukan sake hura zertxobait hobetu du.

Nadalen hurrengo aurkaria final laurdenetan Juan Ignacio Chela argentinarra izango da Michael Russel estatu batuarrari 6-4 bikoitzarengatik irabazi baitzion.

NALBANDIANEK GALDU

Argentinakoa den beste tenislariak, David Nalbandian, ezin izango du bere taldekidea den Chelari lagun egin, zeren eta, ezin izan zuen Ivan Ljiubicic kroaziarraren aurka ezer ere ez egin 2-6, 6-4 eta 6-2 galdu baitzuen ordu bat eta 57 minuturen ondoren.

Ljiubicic, txapelketako sakatzailerik onenetarikoak, bere indarra jarri zuen sakean jokalari argentinarra kaka eginda uzteko. Kroaziarrak 10 sake zuzen egin zituen eta argentinarrak ordea, 2 besterik ez, ederki ikusten da a ze nolako indarra duen Ivanek.

NESKETAN FINAL ERDIAK JOKOAN DAUDE

Vera Zvonareva errusiarrak errusiarra den Maria Sharapovari irabazi dio eta txapelketa irabazteko prest dago, baina, kontuan hartu beharko du bera bakarrik ez dagoela, Na Li txinatarra ere oso ongi dabil txapelketan.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Nadal eta Ferrero bata bestearen aurka jokatuko dute Indian Wells-eko final zortzirenetan 0

Rafael Nadalek Juan Carlos Ferreroren aurka jokatu behar du denboraldi honetako lehenengo Masters Seriea den Indian Wells-eko final zortzirenetan, lehenago, Fernando Verdasco eta Jose Acasuso garaitu baitzituen.

Bere aldetik, Carlos Moyak, Federer kanpoan utzi zuen Guillermo Cañas argentinarra garaitu zuen Kaliforniako basamortuko pistetan. Davis Ferrer espainiarrak ere irabazi egin zuen partida Janko Tipsarevicen aurka.

Nadalek Ferreroren aurka jokatuko du eta beste bi espainiarren topaketa ere egongo da final zortzirenetan. Bat Carlos Moya da eta bestea David Ferrer. Alikantekoa erreztasunez garaitu zuen Tipsarevic serbiarra 6-1 eta 6-3 rengatik.

GUILLERMO GARCIA LOPEZ, ELIMINATURIK

Lehenago, Guillermo Garcia Lopez, 88. postuan dagoen Michael Russel estatu batuarrarengatik eliminatu zen 6-1 eta 7-5engatik. Horregatik Gaztela Mantxakoa den tenislariak bere hirugarren txapelketatik eta denboraldi honetako lehen Masters Serietik kanporatua gelditzen da.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Federer , tenisaren erregea, eliminatu egin da Indian Wells-eko txapelketan 1

Roger Federer, munduko tenislaririk onenari, bere bolada garaitzailea bukatu egin zaio 41 partidu segidan irabazi ondoren, Guillermo Cañas argentinarraren aurka 7-6 eta 6-2 galdu baitzuen ATPrako puntuagarri den Indian Wells txapelketako bigarren txandan.

Federer, bere segidako laugarren titulua izan behar zenaren atzetik ibili zen ,baina, zoritxarrez, baba batzuengatik atenditu zioten lehenengo setaren bukaeran eta horrelaxe jarraitu zuen partidu guztian. Cañas, Carlos Moya espainiarrarekin aurkituko da hirugarren errondan.

10 Gran Slam irabazi dituena eta bere azkeneko porrota pasa zen abuztuan izan zelarik Briton Andy Murrayen aurka, Guillermo Villasek 46 partidu segidan irabazita dituen errekorra gainditzea pentsatzen zuen. Federerrek 161 aste ospatzen zituen ATP rankingeko tontorrean eta gaindituta zeukan jadanik Jimmy Connors amerikarrak orain dela 30 urte zeukan errekorra.

“Handia izan da bat zenbakiari irabaztea, oso ongi sentitzen naiz” esan zuen Cañasek partiduaren amaieran. Argentinarrak Federer eliminatu du pistaren sakonetik jokatzen eta ez dio utzi suitzarrari jokoa kontrolatzen. Azkenik, garaipena eskuan eraman zuen eskuineko errebes indartsu eta boteretsu batekin.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Coca Cola txapelketako emaitzak 0

Gaur ez neukan partidurik ,baina, hala ere, joan egin nahiz nire lagunak ikustera eta animatzera.

MUTILEN EMAITZAK

Mikel Aiestaranek 4-0 eta 4-0 irabazi du Iñigo Erasoren aurka.

Iñigo Jauregik 4-0 eta 4-0 irabazi dio Lander Casadori, zeren eta, Lander ez da azaldu, uste dut gaixo zegoela.

Iker Mourek 0-4 eta 1-4 galdu du Victor Izquierdoren aurka.

Alebinetan , Ander Gonzalezek 4-0 eta 4-1 irabazi du Xabier Amundarainen aurka.

NESKEN EMAITZAK

Itziar Gaztañagak 4-0 eta 4-1 irabazi dio Alazne Aguirreri.

logoaren irudia zabaldu |