Djokovic Miamiko txapeldun

Djokovic the next #1(Djokovic hurrengo munduko onena) esaten zuen Novak Djokovic eta Guillermo Cañasen arteko finala jokatzen zen Miamiko erdiko estadioko tribunako pankarta batek. Gaur bezala jokatzen badu jokatu behar dituen beste partidu guztiak buruko min handiak edukiko dituzte bere aurka jokatzen duten guztiek. Zeren gaur, Cañas birrindu du (6-3, 6-2 eta 6-4gatik) eta gutxitan puskatu diote sakea txapelketa guztian. Behin bakarrik, gainera Nadalen aurka.
2 ordu eta 20 minututan gelditu gabe eraso zion argentinarrari orain dela bi aste Indian Wells-eko finalean Nadalen aurka galdu zuen serbiar gazteak. Aste honetan errebantxa eduki zuen espainiarraren aurka eta entrenamendu antzeko bat lasaiago jokatzeko gaur aurkaritzat eduki duen jokalariaren aurka. Serbiarra, bihartik aurrera, rankingeko 6. postuan geratuko da.
Bere aldetik, Cañasek, ezin izan zuen 2002an Toronton egindako balentria errepikatu, bertan Federer, (aste honetan bezala) Kafelnikov, Safin eta Haas garaitu zituen, denera 4 jokalari bikain. Gero txapelduna izan zen. Hemen, Miamin, Federer, Robredo eta Ljiubicic garaitu zituen Djokovicen aurka finalean galduz. Cañas, munduko 31. postuaren ingurura igo behar da.
Informazio gehiago jakin nahi baduzue klikatu hemen.

