Fernando Gonzalez txiletarrak txakur baten hozkada jaso zuen eskuan

Fernando Gonzalez tenislari txiletarrak txakur baten hozkada jaso zuen erraketa eusten duen eskuan pasa zen larunbatean, baina, zorionez ez da oso larria eta inolako problemarik gabe ibili daiteke tenisean Txileko estatuko telebistak informatu zuenez.

Informazio honek esaten duenez, Gonzalez, autopista batetik zihoala larunbat arratsaldean, gelditu egin zen errepide erdian eta kotxe batek zapaltzeko arrisku handiarekin lurrean etzanda zauriturik zegoen zakur bat sokorritzera.

Tenislariak animalia jaso zuen, baina, momentu horretan honek eskuineko eskuko behatz txikian koska egiten erreakzionatu zuen. “Klinikara eraman behar nuen jasotako zakur bat zen. Ez da ezer”, esan zuen Gonzalezek telebistako kateari.

Txiletarrak beharrezko sendakuntza eta txertoak jaso zituen eta “zakurra azterketan dago klinika albaitari batean. Azterketa batzuk egiten ari dira ea zakurrak infekzioak dituen eta ea ez dion ezer pasatu kirolariari” esan zuen telebistako kateak.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Eztabaidarako aukerak

Iruzkinik ez, oraingoz

Iruzkina idatzi

(Derrigorrezkoa)

Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.




Animatu eta lehena izan zaitez!