Estatu Batuak eta Alemania irabazten, Errusia eta Frantzia berdin

Final laurdenak eskuratzearren Suedia eta Argentinaren arteko duelutik aparte, beste 3 serie gehiago jokatzen dira. Estatu Batuak Espainiaren aurkako duelua izan daiteke onena eta garrantzitsuena jokalarien mailagatik. Errusia-Frantzia eta Belgika-Alemania dira besteak.

Iparamerikarrak, Davis Kopako final erdietara iristeko gertu gelditu ziren, zeren, atzo Blakek Robredori garaitu zion (6-4, 6-3 eta 6-4) eta Roddickek Verdaskori garaitu zion (7-6 (5), 6-1 eta 6-4). Espainiak oso zaila du duelua irabazteko, Estatu Batuek bikote bikaina baitute: Mike eta Bob Bryan anaiak.

Frantziarrek, beraien aldetik, sorpresatxo bat eman zioten Errusiari lehenengo puntua irabaziz. Mathieuk irabazi zuen lehenengo puntua Davydenko garaituz (2-6, 6-2, 6-1 eta 7-5). beste partida Youzhny errusiarrak irabazi zuen Gasqueten aurka 6-2, 6-3, 6-7 (8), 5-7 eta 8-6gatik. Gaur binakakoen txanda izango da Andreev eta Safin Grosjean eta Llodra frantziarren aurka.

Bitartean, alemaniarrek ematen dute beste 5-0 batez garaitu behar dutela Belgika. Atzo Tommy Haasek Kristof Vliegen garaitu zuen 6-7 (4), 7-5, 6-4 y 6-2gatik eta, ondoren, Kohlschreiberrek Olivier Rochusi irabazi zion 6-3, 7-5 y 7-6 (4). Gaur, binakako partidetan, Kohlmann eta Waske alemaniarrak Norman eta Rochus belgikarren aurka.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Eztabaidarako aukerak

Iruzkinik ez, oraingoz

Iruzkina idatzi

(Derrigorrezkoa)

Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.




Animatu eta lehena izan zaitez!