Henin eta Clijsters Erromatik kanpo

Justine Henin eta Kim Clijsters belgikarrak, gaur egungo munduko onena eta munduko laugarrena, ez dira “Foro Italico” pistetan, maiatzak 14 eta 20 bitarte ospatu behar den Erromako tenis txapelketan egongo.

Henin, txapelketa honen edizio batzuk jokatu gabe egon dena, eta Clijsters, hemendik gutxira erretiratu behar dena, txapelketara joan behar ziren 20tatik garrantzitsuenetarikoak ziren, hortaz, lehenengo 18ak joango dira txapelketara.

Munduko bigarren onenaren postuan dagoen Maria Sharapova errusiarra ordea, apuntatuta dago Erromako txapelketara eta bere lehenengo txapelketa izango da lehen edukitako lesio txikia pasatu ez geroztik.

Erroman ere, txapelketa honen bi edizio (2004 eta 2005) irabazi dituen eta munduko hirugarren postuan dagoen Amelie Mauresmo frantziarra egongo da. Horretaz gain, Serena Williams estatu batuarra ere egongo da 2002ko Erromako edizioa irabazita duelarik, Australia irekia ere eta Miamiko txapelketa ere.

Eta noski, beste errusiarrak ere: Svetlana Kuznetsova, Nadia Petrova eta Elena Demientieva. Baita ere Nicole Vaidisova txekiarra, Jelena Jankovic serbiarra, Daniela Hantuchova eslovakiarra eta Martina Hingis suitzarra bere 2006ko titulua babestu nahian.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Eztabaidarako aukerak

Iruzkinik ez, oraingoz

Iruzkina idatzi

(Derrigorrezkoa)

Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.




Animatu eta lehena izan zaitez!