Heninek bere abantaila handitzen du

Justine Henin tenislari belgikarrak WTA sailkapeneko bere abantaila areagotu egin du eta orain, 606 puntu ateratzen dizkio bere etsai eta munduko bigaren onena den Maria Sharapova errusiarrari.
Sailkapenak ez ditu jasan postu aldaketarik lehenengo hamar jokalarietan. Amelie Mauresmo frantziarrak hirugarren postuan jarraitzen du eta Anabel Medina, espainiar onena sailkapenean, 32. postuan jarraitzen du.
19 urteko Tatiana Golovin frantziarra, bere lehenengo txapelketa lortu zuena “Amelie Island” txapelketa estatu batuarraren finalean Nadia Petrova errusiarra 6-2 eta 6-1 irabazita, postu bat aurreratu du eta orain 19. doa.
SAILKAPENA:
.1. Justine Henin (BEL) 3.994
.2. Maria Sharapova (RUS) 3.388
.3. Amelie Mauresmo (FRA) 2.776
.4. Kim Clijsters (BEL) 2.699
.5. Svetlana Kuznetsova (RUS) 2.667
.6. Martina Hingis (SUI) 2.294
.7. Nadia Petrova (RUS) 2.168
.8. Nicole Vaidisova (CZE) 1.957
.9. Elena Jankovic (SRB) 1.882
10. Anna Chakvetadze (RUS) 1.847
Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

