Pedro Muñoz: “Emilio Sanchez Vicariok kapitain bezala jarraituko du”
Espainiak 4-1 galdu egin zuen pasa zen asteburuan Estatu Batuen aurka. Baina laukoteak emandako itxura onak, Pedro Muñoz, Espainiako Tenis Federazioko presidentea, konbentzitu du Emilio Sanchez Vicario beste denboraldi bat egoteko Davis Kopako kapitain bezala.
Hasieran, Emiliok ez zekien seguru beste denboraldi bat egon behar zela Espainiako selekzioarekin, baina, geroxeago, Muñozek baieztatu zuen egunkari bati Emilio berrituta zegoela beste denboraldi baterako.

FERRERO, ALMAGRO, VENTURA, ANDUJAR ETA GRANOLLERS VALENTZIAKO BIGARREN TXANDARA

Nicolas Almagro, pasa zen urtean lortutako titulua defendatzen, Juan Carlos Ferrero, Santiago Ventura, Pablo Andujar eta Marcel Granollers-Pujol lehenengo tenislari espainiarrak izan dira sarietan 353.450 euro banatzen dituen eta Valentziako tenis klubeko hareazko pistetan jokatzen den ATPko txapelketa den “Comunitat Valenzianako irekia”-n lehenengo errondatik pasa direla.
Aurrera ezin jarraiturik gelditu zen bakarra zortzigarren gogokoena zen Guillermo García-López izan zen, zeren, Evgeny Korolev errusiarraren aurka 6-3, 1-6 eta 6-3 galdu zuen.
Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

