Federerrek Ferreri irabazi eta final erdietara
Roger Federer, munduko lehen postuan dagoenak, gaur bertan garaitu du Montekarloko Masters Serieko final laurdenetan 12. gogokoena zen David Ferrer espainiarra 6-4 eta 6-0.
Federerrek espainiarraren sakea hautsi zuen partiduko lehen jokoan, baina, gero bi tenislariek trukatu zituzten hainbat haustura 4-4-ra iritsi arte. Orduan suitzarrak eramanarekin hasi zen irabazten eta sakearekin bukatu zuen lehenengo set-a.

Orduantxe bukatu zen Ferrerren erresistentzia joko bat bera ere ez eginda. Partiduak ordu bat baino gutxiago iraun zuen.
Lehengo urtean ere, final laurdenetan, Federerrek Ferrerri irabazi zion baina lehen 6-1 eta 6-3.
Federerren hurrengo aurkaria Juan Carlos Ferrero espainiarra izan daiteke, edo agian Ferreroren aurkaria: Richard Gasquet frantziarra.
Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

