“HawkEye” teknologia erabiliko dute Winbledonen
Winbledoneko irekian pelota dudatsuak ona ziren jakiteko erabiltzen zen “Silbido de los ciclopes” izeneko programa kendu eta Hawk eye erabili behar dute hemendik aurrera.
Sistema honek pilota lehenengo puntutik azkeneraino jarraitzen duen abiadura bizkorreko hainbat kamera erabiltzen ditu. Lehengo aldiz 2005eko Grand Slam batean probatu zen sistema hau, “Flushing Meadowsen”-en Estatu Batuetan eta Australiako irekian ere erabili zuten, arrakasta handiarekin gainera.
Txapelketa horietan, jokalariek bi aldiz kritika dezakete arbitroaren iritzia set bakoitzeko. Orduan, pilotak eginiko ibilbidea errepikatzen dute kamera geldoan kantxako pantaila handietan, hortaz ikusleek eta jokalariek ikus dezakete ea pilotak marratik barrura edo kanpora botatu duen.
Estatu Batuetako irekiak eta Australiakoak pista gogorretan jokatzen dira, baina, Winbledonekoa ordea, belarretan eta bertan sakeek dominatzen dute partidua gizonezkoen kategorian.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

