Hewittek Gaudiori garaitu dio 0

Gaston Gaudio argentinarrak oso gaizki jokatu zuen Roland Garroseko bigarren errondan Lleyton Hewitt australiarraren aurka, 4-6, 3-6, 6-2, 6-4, 6-2rengatik galdu baitzuen hiru ordu eta 28 minutu iraun zituen partiduan.

2004eko txapeldunak bere tenisik onena erakutsi zuen lurrezko lurzoruan, gainera ez da bere lurzorurik gustukoena. Gero ordea gauzak okertzen joan ziren eta azkenean oso gaizki jokatu zuen partiduaren bukaeran, noski, Hewittek orduan aprobetxatu egin zuen.

Errebesa erabili zuen gehien bat, Gaudiok erraztasunez irabazi zituen lehenengo bi setak Pariseko irekian, ematen zuen orain dela lau urteko txapelduna berriro itzuli zela, azkeneko jokalaria titulu hau altxatzen Nadal iritsi zen baino lehen.

Horren ondorioz, Hewitt aurrera dihoa txapelketan eta bere hurrengo aurkaria Jarkko Nieminen, 20. faboritoa, eta hori irabazten badu Nadalen aurka jokatu beharko du, noski Nadalek, tituluaren defendatzaileak eta bigarren gogokoenak, ere partidu guztiak irabazten baditu.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Federerrek 17 urteko frantziar bat du berari laguntzen 1

Atzo hasi zen Roland Garros, denboraldiko bigarren Grand Slam-a eta lurrezko lurzorua dagoen txapelketetatik onena. Munduko bi erraketa onenak, Roger Federer suitzarra eta Rafael Nadal espainiarra, aspaldidanik aurkitzen dira Frantziako hiriburuan eta pasa zen ostegunetik hasi ziren entrenatzen “Boloniako Basoko” pistetan. Alde batetik, Mallorkakoa 2005ean lortutako titulua babestu nahi du eta beste aldetik, suitzarra, espainiarra berriro ere irabazten saiatuko da Roger-Rafa izan behar den finalean.

Roger Federerrek Jonathan Eysseric izeneko 17 urteko eta ATP sailkapeneko 818. tenislari frantziarra ekarri du berekin bere entrenatzailea zen Tony Roche bota zuelako Erromako Masters Serietik eliminatu zenetik. Eysseric, Australiako junior irekiko finalista izanda denboraldi honetan, ezkerra da eta Rafaren antza du bere jokoan, horrek esan nahi du, Federerrek, Nadalen jokoa aztertu nahi duela eta eta kezkatuta dagoela.

Eysseric Hamburgoko Masters Seriean entrenatu zuen Rogerrekin eta berdina egingo du Parisen, txapelketako antolatzaileen inbitazio bat aprobetxatuz.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz kliaktu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Gipuzkoako txapeldun bigarren aldiz 1

Ostiralean, Teniseko taldekako Gipuzkoako txapelketa eduki genuen Ordizian eta pasa zen urtean bezalaxe berriro ere irabazi egin genuen. 2-1 irabazi genuen Oiangurenekoen aurka, banakakoetan Mikelek 6-3 garaitu zuen Ibon Guerra eta Beñatek ,berriz, galdu egin zuen 6-2 Aitor Gonzalezen aurka. Mikel amorru handiz gelditu zen partiduaren ondoren, zeren, Gipuzkoako banakako txapelketan galdu egin baitzuen Ibonen aurka final-erdietan eta orain ,berriz, irabazi egin dio. Gipuzkoako txapeldunen titulua binakakoetan erabaki zen Beñat eta Mikel Ander Galparsoro eta Unai Aranaren aurka 6-1 irabazita.

Nik ezin nuen jokatu, belaunean edukitako zauria errekuperatzen ari zitzaidan eta. Oraindik aste bat edo gehiago egon beharko dut kirolik egin gabe.

Berez Donostiako Igara auzoan jokatu beharko genuen finala ,baino, bi taldeak Ordiziakoak zirenez, Ordizian izan zen finala. Sariak hartzera atzo 14:30etan joan ginen Beñat eta ni Mikelek Igeriketako txapelketa baitzuen Azpeitian. Eskerrak Mikel ez zen joan, sekulako desastrea baitzen sari banaketa. Gu antolatzailearengana joan beharra izan genuen txapeldunak ginela esatera eta orduan sariak eman zizkigun: kopa bat, hiru domina eta erraketako mangoan jartzeko hiru zinta bakoitzarentzat. Baina hori baino lehen, sariak hartzera joan zenean antolatzailea, gu eskaileretatik gora joan ginen eta bera etorri zenean beste mutil batzuei hasi zen saria ematen, eskerrak guk oihu egin genuen, bestela saririk gabe geldituko ginen. Lehengo urtean behintzat sarien zeremonia zegoen, aurten ,ordea, zorionak bakarrik esan zigun antolatzaileak.

Ea hurrengo urtean ere taldekako txapelketa irabazten dugun, AUPA JAKINTZA!!!!

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Nike anuntzioa 0

Dakizuenez, biedo gutxi jartzen ditut nire blogean, baina, oraingoan bat jarriko dizuet. Bideo honetan Nadal, Gasol eta Ronaldinho izarrak azaltzen dira. Ea gustatzen zaizuen.


logoaren irudia zabaldu |

Federer Hamburgoko garaile 1

Final handia munduko bi onenen artean jokatutakoa, baina, baina bat du, tenislari espainiarrak ez duela txapelketa irabazi, horren ondorioz, errekorra bukatu da, eta pena bat da, hala ere, denok genekien garaipenen bolada noizbait bukatu behar zela, tamala espainiarrak hasieratik erreza zuela ematen zuen partidu batean gertatu dela.

Partiduko lehenengo jokuak esaten zuen partidua oso luzea izan behar zela, zeren, Roger Federerrek abantailako bost bola behar izan baitzituen markagailuan lehenengo jokoa azaltzeko Lehenengo setean tenislari suitzarra ez zen bere tenis bikaina erakusten ari, baina, bigarrenean, sekulako aldaketa egin zuen. Espainiarrari ordea, kontrakoa gertatu zitzaion, lehenengo setean baino gaizkiago jokatzen hasi zen.

Azkenean, Rafa ezinean zebilela, 2-6, 6-2 eta 6-0 bukatu zen partidua Rogerren alde. Behintzat Rogerrek ez duen errekor bat jarri zuen, hau da, 81 partidu lurrezko lurzoruan galdu gabekoa.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Nadalek Gonzalez garaitu eta 80 partidu daramatza galdu gabe lurrezko lurzoruan 0

Rafael Nadal tenislari espainiarra, munduko bigarren onena, Hamburgoko ATP Masters Seriean, atzo, final-erdietarako sailkatu zen Fernando Gonzalez txiletarra garaituta eta gainera, errekorra handitu du, orain 80 partidu daramatza jarraian galdu gabe lurrezko lurzoruan.

Bere indarraz eta kolpeen barietateaz baliatuz, Nadalek Gonzalez txikitu zuen bi setetan (6-4 eta 6-4).

Nadalen azkeneko porrota lurrezko kantxan , orain dela bi urte izan zen, 2005eko apirilean.

Orain dela gutxi hasiko zen Nadalen partidua final- erdietan Lleyton Hewitt australiararen aurka.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Ancic eta Kuerten Roland Garrosetik kanpo 0

Roland Garros Mari Ancic eta Gustavo Kuerten, pariseko txapelketa hiru aldiz irabazita duen tenislaria, gabe geldituko da. Kroaziarra mononucleosis izeneko gaixotasun bat dauka eta brasildarra berak ez duelako joan nahi.

Denbora guztietako tenislari brasildarrik onena, Gustavo Kuerten, gaur anuntziatu zuen ez zela egon behar pariseko Roland Garros txapelketan berak esan duenez ez delako berak nahi duen maila fisikora ez delako iritsi. Txapelketa hau 1997, 2000 eta 2001 dauka irabazita.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Hamburgoko bigarren txandako emaitzak 0

Momentu hauetan partidu bat bakarrik geratzen da bukatzeko, Tommy Robredo, titulua defendatzen, eta Nicolas Almagro espainiarrena. Nire ustez ihardunaldi honetako partidurik interesgarriena eta politena bi espainiar hauen artekoa da.

Tommy Robredoren jarraitzaileek sorpresatxo bat jaso zuten, zeren, Almagrok titulua defendatzen ari zen Robredori irabazi dio (6-7, 6-2 eta 6-4) eta ondorioz, postu asko jaitsi behar da Tommy ATPko rankingean.

Lehenengo errondako banakakoak

J Nieminenek (FIN) (WC)T Summereri6-1 7-6(5)
C Moyak (ESP) M Fisheri (USA) 6-0 6-3
(Q)O Hernandezek (ESP) B Beckeri (GER) 6-3 6-7(2) 6-3
J Acasusok (ARG) [Q]G Garcia-Lopezi 6-3 6-4
F Volandrik (ITA) [9]A Murrayri (GBR) 1-5 erretiratu ondoren.
J Benneteauek (FRA) (WC)R Schuettleri (GER) 7-6(2) 6-2
F Mayerrek (GER) [13] M Youzhnyri (RUS) 6-4 2-6 7-6(5)
J Melzerrek (AUT) [WC] A Waskeri (GER) 6-3 6-4

Bigarren errondako banakakoak.

[12] D Ferrerrek (ESP) R Soderlingeri (SWE) 1-6 6-3 6-2
N Almagrok (ESP) [6] T Robredori (ESP)6-7 6-2 6-4
[7] I Ljubicicek (CRO [Q]F Serrari (FRA) 4-6 6-2 6-2

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Rafael Nadal Erromako txapeldun 0

Rafael Nadal tenislari espainiarra 2007ko Erromako Masters Serieko txapeldun bilakatu zen atzo, oso errez egia esan, Fernando Gonzalez txiletarrari 6-2 eta 6-2 irabazi ondoren. Txiletarrak ahal zuena egin zuen baina “tierra batidako” erregeari oso zaila da bere lurzoruan irabaztea.

Txapelketa hau jadanik, Nadalek hiru aldiz irabazi du eta 77 garaipen jarraian daramatza lurrezko lurzoruan espainiarrak irabazita eta Federerrek ez dio hainbeste ateratzen lehenago bezala, orain gertuago dago munduko onena izateko.

ROGER FEDERER ENTRENATZAILERIK GABE

Roger Federerrek esan zuen ez zitzaiola inporta hurrengo bi Grand Slamak (Roland Garros eta Wimbledon) entrenatzailerik gabe aurre egitea bere entrenatzailea zen Tony Roche australiarrarekin bere erlazioa apurtu ondoren.

Munduko onenak esan zuen ez zuela inolako asmorik beste entrenatzaile bat kontratatzeko hurrengo txapelketetarako. Bera bakarrik moldatuko zela.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Nadal: “Ez zen erreza izan”. 0

Nahiz eta markagailuak Nadalen aldeko abentaila handia jarri, asko sufritu beharra izan zuen tenislari espainiarrak tenislari serbiarrari irabazteko, eta mallorkakoak esaten duenez, Djokovic partiduz partidu asko ari da aurreratzen bere jokoan eta agian hemendik urte pare batera Nadaleri arazoak emango dizkio, batek daki.

Espainiarrak jadanki, 75 partidu daramatza galdu gabe lurrezko lurzoruan eta John Mc Enroek eginiko errekorra berdindu du, honek ordea, ez zuen errekorra egin Nadalek errekorra egindako lurzoru berean. Hurrengo partidua Nikolay Davydenkoren aurka edukiko du final erdietan. Partidu gogorra izango da eta Nadalek ea aprobetxatzen duen Roger Federer txapelketa kanpoan egotea munduko onenak ateratzen dion alde handia mozteko.

Djokovicek, bere aldetik, bazekien zaila izan behar zuela munduko bigarren onena garaitzea, baina behintzat berak ahal zuena egin zuen, nahiz eta 6-2 eta 6-3rengatik galdu.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |