Nadal garaipenarekin estreinatzen da Erroman eta Robredok ordea, sufritu egin zuen Hernandezen aurka
Rafael Nadalek eta Tommy Robredok Erromako Masters Serieko bigarren erronda gainditu zuten Daniele Bracciali eta Oscar Hernández garaituta, Albert Montañesek ordea, galdu egin zuen munduko hamabigarren onena den Tomas Berdych txekiarraren aurka 7-6 (5) eta 6-3. Honen kanporaketa Almagro eta Verdaskorenarekin gehitzen da, asteartean bigarren errondan eliminatuak.
Rafael Nadal garaipen batekin estreinatu zen Erroman Daniele Bracciali italiarrari bi setetan (6-4 eta 6-2) irabazi ondoren eta honekin ere 73. garaipena da lurrezko lurzoruaren gainean galdu gabe.

ROBREDOREN GARAIPENA
Tommy Robredok bigarren erronda gainditu zuen Oscar Hernandez espainiarrari 7-5, 4-6 eta 6-1 irabazi eta gero. Partidu gogorra eta interesgarria izan zen, baina, Robredok ez zuen ohi bezala jokatu, bestela, azkar irabaziko zion. Txapelketa honetan gelditzen diren espainiar bakarrak Juan Carlos Ferrero eta lehen aipatutako Robredo eta Nadal dira.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

