Federer Hamburgoko garaile

Final handia munduko bi onenen artean jokatutakoa, baina, baina bat du, tenislari espainiarrak ez duela txapelketa irabazi, horren ondorioz, errekorra bukatu da, eta pena bat da, hala ere, denok genekien garaipenen bolada noizbait bukatu behar zela, tamala espainiarrak hasieratik erreza zuela ematen zuen partidu batean gertatu dela.
Partiduko lehenengo jokuak esaten zuen partidua oso luzea izan behar zela, zeren, Roger Federerrek abantailako bost bola behar izan baitzituen markagailuan lehenengo jokoa azaltzeko Lehenengo setean tenislari suitzarra ez zen bere tenis bikaina erakusten ari, baina, bigarrenean, sekulako aldaketa egin zuen. Espainiarrari ordea, kontrakoa gertatu zitzaion, lehenengo setean baino gaizkiago jokatzen hasi zen.
Azkenean, Rafa ezinean zebilela, 2-6, 6-2 eta 6-0 bukatu zen partidua Rogerren alde. Behintzat Rogerrek ez duen errekor bat jarri zuen, hau da, 81 partidu lurrezko lurzoruan galdu gabekoa.
Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

