Federerrek 17 urteko frantziar bat du berari laguntzen

Atzo hasi zen Roland Garros, denboraldiko bigarren Grand Slam-a eta lurrezko lurzorua dagoen txapelketetatik onena. Munduko bi erraketa onenak, Roger Federer suitzarra eta Rafael Nadal espainiarra, aspaldidanik aurkitzen dira Frantziako hiriburuan eta pasa zen ostegunetik hasi ziren entrenatzen “Boloniako Basoko” pistetan. Alde batetik, Mallorkakoa 2005ean lortutako titulua babestu nahi du eta beste aldetik, suitzarra, espainiarra berriro ere irabazten saiatuko da Roger-Rafa izan behar den finalean.

Roger Federerrek Jonathan Eysseric izeneko 17 urteko eta ATP sailkapeneko 818. tenislari frantziarra ekarri du berekin bere entrenatzailea zen Tony Roche bota zuelako Erromako Masters Serietik eliminatu zenetik. Eysseric, Australiako junior irekiko finalista izanda denboraldi honetan, ezkerra da eta Rafaren antza du bere jokoan, horrek esan nahi du, Federerrek, Nadalen jokoa aztertu nahi duela eta eta kezkatuta dagoela.

Eysseric Hamburgoko Masters Seriean entrenatu zuen Rogerrekin eta berdina egingo du Parisen, txapelketako antolatzaileen inbitazio bat aprobetxatuz.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz kliaktu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Eztabaidarako aukerak

Iruzkin 1

Iruzkina idatzi

(Derrigorrezkoa)

Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.