Roddick laugarren aldiz garaile Queen´s-en 0

Barkatu ia bi aste hauetan idatzi ez izana. Ia oporrak dira eta nekatuta nago, behintzat bihar bukatuko dugu DBH-ko kurtsoa.

Kontu hau alde batera utzita tenisari buruz idatziko dizuet normalean bezala. Seguruenik badakizuela, baina, jendeak ez badaki esan nahi dut Nadal tenislari espainiarrak bere hirugarren Roland Garros-a irabazi zuela Roger Federer tenislari suitzarrari hiru setetan irabazi ondoren.

Orain oraingo gauzak esango dizkizuet. Andy Roddick estatu batuarrak partiduko puntu bat salbatu zuen eta gero Rafael Nadal eliminatu zuen Nicolas Mahut frantziarrari irabazi zion 4-6, 7-6 (7) eta 7-6 (2)-rengatik Queen´s izeneko txapelketaren finalean, belarrezko pistan, Winbledonerako entrenamendu moduko txapelketan.

Orain tenislari estatu batuarrak Winbledon arte itxaron egin beharko du eta gainera 2004ean eta 2005ean iritsi zen finalera.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Federer final-erdietan Robredori irabazi ondoren 0

Roger Federer, munduko onena, Roland Garros txapelketako 9. gustukoena den Tommy Robredo espainiarra garaitu du gaur, asteartean, 7-5, 1-6, 6-1 eta 6-2rengatik, eta, gainera, suitzarrak ez du galdu set bakar bat ere 2006ko Estatu Batuetako irekiko txapelketatik gaur arte Grand Slam batean.

Bere hurrengo aurkaria Pariseko txapelketa honetan munduko laugarrena den Nikolay Davydenko errusiarra izango da Guillermo Cañas argentinarrari 7-5, 6-4, 6-4 irabazi ondoren.

Hauetatik aparte Nadal ere sailkatu zen Lleyton Hewit australiarrari 6-3, 6-1 eta 7-6rengatik eta Lleytonek orain esaten du Nadal ikusten duela Pariseko irekiko txapeldun bezala.

Nesketan, ordea, Henin belgikarra final-erdietan dago jadanik Serena Williams estatu batuarrari 6-4 eta 6-3 irabazi baitzion, Ana Ivanovic tenislari serbiarra final erdietan dago ere Svetlana Kuznetsovari 6-0, 3-6 eta 6-1 irabazi baitio gaur arratsaldean eta Jelena Jankovic serbiarra ere final-erdietan dago Nicole Vaidisova txekiarrari 6-3 eta 7-5engatik garaitu baitio.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Zorionak zuri zorionak beti… 0

Gaur Rafael Nadal tenislari espainiarrak bere 21. urtebetetzea ospatu du Roland Garros-en eta herrialdeko telebista kateen aurrean magurdizko pastel batekin jarri da xanpain frantziar pixka bat edaten.

ZORIONAK TXAPELDUN!!!!!

FEDERER FINAL-LAURDENETAN DAGO JADANIK ETA ROBREDOREN AURKA JOKATU BEHARKO DU

Roger Federer suitzarra, munduko onena, Roland Garroseko final laurdenak harrapatu ditu gaur Mikhail Youzhny errusiarra 7-6 (3), 6-4, 6-4rengatik garaitu ondoren 2 ordu 25 minutu iraun dituen partidu batean, eta orain Tommy Robredo espainiarraren aurka jokatuko du honek Filippo Volandri italiarra 6-2, 7-5, 6-1rengatik garaitu baitu.

Gaurkoarekin kontatuta, suitzarrak 10 aldiz garaitu du errusiarra. Rogerri irabazteko falta zaion Grand Slam bakarra Roland Garros da eta momentuz 8 onenen artean dago set bakar bat ere galdu gabe.

HENINEK SERENAREN AURKA JOKATUKO DU FINAL-LAURDENETAN

Justine Henin belgikarra, gustukoena eta tituluaren defendatzaile, gaur lortu du Roland Garroseko final- laurdenetarako pasea munduko 20. onena den Sybille Bammer austriarrari 6-2, 6-4rengatik irabazi ondoren ordu bat eta 24 minututan eta Serena Williams estatu batuarraren aurka jokatuko du, honek 6-2 eta6-3rengatik garaitu baitzuen Dinara Safina errusiarra 77 minututan.

Bi tenislari hauek 9 aldiz jokatu dute elkar eta 6 irabazi ditu estatu batuarrak. Horrek ez du esan nahi ezer, edozeinek irabazi dezake. Nire ustez belgikarrak irabaziko du, eta zuentzat?

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |