Zorionak zuri zorionak beti…

Gaur Rafael Nadal tenislari espainiarrak bere 21. urtebetetzea ospatu du Roland Garros-en eta herrialdeko telebista kateen aurrean magurdizko pastel batekin jarri da xanpain frantziar pixka bat edaten.

ZORIONAK TXAPELDUN!!!!!

FEDERER FINAL-LAURDENETAN DAGO JADANIK ETA ROBREDOREN AURKA JOKATU BEHARKO DU

Roger Federer suitzarra, munduko onena, Roland Garroseko final laurdenak harrapatu ditu gaur Mikhail Youzhny errusiarra 7-6 (3), 6-4, 6-4rengatik garaitu ondoren 2 ordu 25 minutu iraun dituen partidu batean, eta orain Tommy Robredo espainiarraren aurka jokatuko du honek Filippo Volandri italiarra 6-2, 7-5, 6-1rengatik garaitu baitu.

Gaurkoarekin kontatuta, suitzarrak 10 aldiz garaitu du errusiarra. Rogerri irabazteko falta zaion Grand Slam bakarra Roland Garros da eta momentuz 8 onenen artean dago set bakar bat ere galdu gabe.

HENINEK SERENAREN AURKA JOKATUKO DU FINAL-LAURDENETAN

Justine Henin belgikarra, gustukoena eta tituluaren defendatzaile, gaur lortu du Roland Garroseko final- laurdenetarako pasea munduko 20. onena den Sybille Bammer austriarrari 6-2, 6-4rengatik irabazi ondoren ordu bat eta 24 minututan eta Serena Williams estatu batuarraren aurka jokatuko du, honek 6-2 eta6-3rengatik garaitu baitzuen Dinara Safina errusiarra 77 minututan.

Bi tenislari hauek 9 aldiz jokatu dute elkar eta 6 irabazi ditu estatu batuarrak. Horrek ez du esan nahi ezer, edozeinek irabazi dezake. Nire ustez belgikarrak irabaziko du, eta zuentzat?

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Eztabaidarako aukerak

Iruzkinik ez, oraingoz

Iruzkina idatzi

(Derrigorrezkoa)

Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.




Animatu eta lehena izan zaitez!