Rogerrek bere bostgarren Winbledona irabazita

4. setean Nadalen fisioterapeuta botikinarekin batera kantxara joan zenean bere eskuineko belaunari masajea emateko eta benda bat jartzeko pista zentral guztia ahoa bete hortz gelditu zen. Hiru minuturen ondoren espainiarra kantxara itzuli zen, eta partidua berdindu zuen azkeneko setean %100 emateko. Baina Roger Federerrek, munduko onena eta Winbledon txapelketa lau aldiz irabazitakoak hegoak moztu zizkion.

Rafael Nadal espainiarra fisikoki ongi iritsi zen Winbledoneko finalera Roger Federer suitzarraren aurka jokatzeko baina esaten dutenez Nadal munduko onena da eta Fedrer ordea, beste galaxia batekoa.

Roger Federerrek final hau irabazitakoan Bjorn Borg suediar tenislari ohiaren errekorra berdindu zuen horrela Winbledona 5 aldiz irabazita.

Nadalek asko hobetu du bere jokoa belar gainean baina oraindik ere gehiago hobetu beharko du pizti hori belar gainean garaitzeko. Nahiz eta galdu denboraldi ona egiten hari da espainiarra eta ea egun batean munduko lehen postuan jartzen den.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Eztabaidarako aukerak

Iruzkin 1

Iruzkina idatzi

(Derrigorrezkoa)

Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.