Itzulera 2

Bueno, azkenean berriro idazten hasi behar dut. Aurten DBH2-n nago eta informatikako klasea ez daukagunez, ba potrojorran egon naiz, egia esan gure Linik “kuerda” eman beharra dit ea lehenbailehen hasten naizen berriro. Hainbeste denbora pasatu den, pasahitza eta guzti ahaztu dut.

Bueno gaurko post honekin esan nahi dut nire itzulera sekulakoa izango dela eta tenis zaleei edo ez zaleei esaten diet animatzeko blog hau irakurtzea, oso ona da eta.

logoaren irudia zabaldu |

Zorionak zuri zorionak beti… 0

Gaur Rafael Nadal tenislari espainiarrak bere 21. urtebetetzea ospatu du Roland Garros-en eta herrialdeko telebista kateen aurrean magurdizko pastel batekin jarri da xanpain frantziar pixka bat edaten.

ZORIONAK TXAPELDUN!!!!!

FEDERER FINAL-LAURDENETAN DAGO JADANIK ETA ROBREDOREN AURKA JOKATU BEHARKO DU

Roger Federer suitzarra, munduko onena, Roland Garroseko final laurdenak harrapatu ditu gaur Mikhail Youzhny errusiarra 7-6 (3), 6-4, 6-4rengatik garaitu ondoren 2 ordu 25 minutu iraun dituen partidu batean, eta orain Tommy Robredo espainiarraren aurka jokatuko du honek Filippo Volandri italiarra 6-2, 7-5, 6-1rengatik garaitu baitu.

Gaurkoarekin kontatuta, suitzarrak 10 aldiz garaitu du errusiarra. Rogerri irabazteko falta zaion Grand Slam bakarra Roland Garros da eta momentuz 8 onenen artean dago set bakar bat ere galdu gabe.

HENINEK SERENAREN AURKA JOKATUKO DU FINAL-LAURDENETAN

Justine Henin belgikarra, gustukoena eta tituluaren defendatzaile, gaur lortu du Roland Garroseko final- laurdenetarako pasea munduko 20. onena den Sybille Bammer austriarrari 6-2, 6-4rengatik irabazi ondoren ordu bat eta 24 minututan eta Serena Williams estatu batuarraren aurka jokatuko du, honek 6-2 eta6-3rengatik garaitu baitzuen Dinara Safina errusiarra 77 minututan.

Bi tenislari hauek 9 aldiz jokatu dute elkar eta 6 irabazi ditu estatu batuarrak. Horrek ez du esan nahi ezer, edozeinek irabazi dezake. Nire ustez belgikarrak irabaziko du, eta zuentzat?

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Federerrek 17 urteko frantziar bat du berari laguntzen 1

Atzo hasi zen Roland Garros, denboraldiko bigarren Grand Slam-a eta lurrezko lurzorua dagoen txapelketetatik onena. Munduko bi erraketa onenak, Roger Federer suitzarra eta Rafael Nadal espainiarra, aspaldidanik aurkitzen dira Frantziako hiriburuan eta pasa zen ostegunetik hasi ziren entrenatzen “Boloniako Basoko” pistetan. Alde batetik, Mallorkakoa 2005ean lortutako titulua babestu nahi du eta beste aldetik, suitzarra, espainiarra berriro ere irabazten saiatuko da Roger-Rafa izan behar den finalean.

Roger Federerrek Jonathan Eysseric izeneko 17 urteko eta ATP sailkapeneko 818. tenislari frantziarra ekarri du berekin bere entrenatzailea zen Tony Roche bota zuelako Erromako Masters Serietik eliminatu zenetik. Eysseric, Australiako junior irekiko finalista izanda denboraldi honetan, ezkerra da eta Rafaren antza du bere jokoan, horrek esan nahi du, Federerrek, Nadalen jokoa aztertu nahi duela eta eta kezkatuta dagoela.

Eysseric Hamburgoko Masters Seriean entrenatu zuen Rogerrekin eta berdina egingo du Parisen, txapelketako antolatzaileen inbitazio bat aprobetxatuz.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz kliaktu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Gipuzkoako txapeldun bigarren aldiz 1

Ostiralean, Teniseko taldekako Gipuzkoako txapelketa eduki genuen Ordizian eta pasa zen urtean bezalaxe berriro ere irabazi egin genuen. 2-1 irabazi genuen Oiangurenekoen aurka, banakakoetan Mikelek 6-3 garaitu zuen Ibon Guerra eta Beñatek ,berriz, galdu egin zuen 6-2 Aitor Gonzalezen aurka. Mikel amorru handiz gelditu zen partiduaren ondoren, zeren, Gipuzkoako banakako txapelketan galdu egin baitzuen Ibonen aurka final-erdietan eta orain ,berriz, irabazi egin dio. Gipuzkoako txapeldunen titulua binakakoetan erabaki zen Beñat eta Mikel Ander Galparsoro eta Unai Aranaren aurka 6-1 irabazita.

Nik ezin nuen jokatu, belaunean edukitako zauria errekuperatzen ari zitzaidan eta. Oraindik aste bat edo gehiago egon beharko dut kirolik egin gabe.

Berez Donostiako Igara auzoan jokatu beharko genuen finala ,baino, bi taldeak Ordiziakoak zirenez, Ordizian izan zen finala. Sariak hartzera atzo 14:30etan joan ginen Beñat eta ni Mikelek Igeriketako txapelketa baitzuen Azpeitian. Eskerrak Mikel ez zen joan, sekulako desastrea baitzen sari banaketa. Gu antolatzailearengana joan beharra izan genuen txapeldunak ginela esatera eta orduan sariak eman zizkigun: kopa bat, hiru domina eta erraketako mangoan jartzeko hiru zinta bakoitzarentzat. Baina hori baino lehen, sariak hartzera joan zenean antolatzailea, gu eskaileretatik gora joan ginen eta bera etorri zenean beste mutil batzuei hasi zen saria ematen, eskerrak guk oihu egin genuen, bestela saririk gabe geldituko ginen. Lehengo urtean behintzat sarien zeremonia zegoen, aurten ,ordea, zorionak bakarrik esan zigun antolatzaileak.

Ea hurrengo urtean ere taldekako txapelketa irabazten dugun, AUPA JAKINTZA!!!!

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Rafael Nadal Erromako txapeldun 0

Rafael Nadal tenislari espainiarra 2007ko Erromako Masters Serieko txapeldun bilakatu zen atzo, oso errez egia esan, Fernando Gonzalez txiletarrari 6-2 eta 6-2 irabazi ondoren. Txiletarrak ahal zuena egin zuen baina “tierra batidako” erregeari oso zaila da bere lurzoruan irabaztea.

Txapelketa hau jadanik, Nadalek hiru aldiz irabazi du eta 77 garaipen jarraian daramatza lurrezko lurzoruan espainiarrak irabazita eta Federerrek ez dio hainbeste ateratzen lehenago bezala, orain gertuago dago munduko onena izateko.

ROGER FEDERER ENTRENATZAILERIK GABE

Roger Federerrek esan zuen ez zitzaiola inporta hurrengo bi Grand Slamak (Roland Garros eta Wimbledon) entrenatzailerik gabe aurre egitea bere entrenatzailea zen Tony Roche australiarrarekin bere erlazioa apurtu ondoren.

Munduko onenak esan zuen ez zuela inolako asmorik beste entrenatzaile bat kontratatzeko hurrengo txapelketetarako. Bera bakarrik moldatuko zela.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

“HawkEye” teknologia erabiliko dute Winbledonen 0

Winbledoneko irekian pelota dudatsuak ona ziren jakiteko erabiltzen zen “Silbido de los ciclopes” izeneko programa kendu eta Hawk eye erabili behar dute hemendik aurrera.

Sistema honek pilota lehenengo puntutik azkeneraino jarraitzen duen abiadura bizkorreko hainbat kamera erabiltzen ditu. Lehengo aldiz 2005eko Grand Slam batean probatu zen sistema hau, “Flushing Meadowsen”-en Estatu Batuetan eta Australiako irekian ere erabili zuten, arrakasta handiarekin gainera.

Txapelketa horietan, jokalariek bi aldiz kritika dezakete arbitroaren iritzia set bakoitzeko. Orduan, pilotak eginiko ibilbidea errepikatzen dute kamera geldoan kantxako pantaila handietan, hortaz ikusleek eta jokalariek ikus dezakete ea pilotak marratik barrura edo kanpora botatu duen.

Estatu Batuetako irekiak eta Australiakoak pista gogorretan jokatzen dira, baina, Winbledonekoa ordea, belarretan eta bertan sakeek dominatzen dute partidua gizonezkoen kategorian.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Nadali buruzko liburu bat argitaratu zuten 0

Jaume Pujol-Galceran eta Manel Serras kazetariek aurkeztu zuten “Rafael Nadal, kronika baten fenomenoa” liburua eta lesio bategatik 2006ean Rafael Nadalen animoan sortutako kezka momentuak eta hoiek gainditzeko egin zuen duelu gogorra kontzen dute, bi kazetariek esan zutenez. Ez da Nadalen biografia oso bat, baizik eta, orain dagoen lekuraino iristeko egin duen lanaren islapena.

Nadalek hau esan zuen liburuari buruz: “Oso ondo iruditu zait niri buruzko liburu bat egitea eta gainera, nire oroitzapen zaharrak gogoratuko ditut”.

logoaren irudia zabaldu |

Pedro Muñoz: “Emilio Sanchez Vicariok kapitain bezala jarraituko du” 0

Espainiak 4-1 galdu egin zuen pasa zen asteburuan Estatu Batuen aurka. Baina laukoteak emandako itxura onak, Pedro Muñoz, Espainiako Tenis Federazioko presidentea, konbentzitu du Emilio Sanchez Vicario beste denboraldi bat egoteko Davis Kopako kapitain bezala.

Hasieran, Emiliok ez zekien seguru beste denboraldi bat egon behar zela Espainiako selekzioarekin, baina, geroxeago, Muñozek baieztatu zuen egunkari bati Emilio berrituta zegoela beste denboraldi baterako.

FERRERO, ALMAGRO, VENTURA, ANDUJAR ETA GRANOLLERS VALENTZIAKO BIGARREN TXANDARA

Nicolas Almagro, pasa zen urtean lortutako titulua defendatzen, Juan Carlos Ferrero, Santiago Ventura, Pablo Andujar eta Marcel Granollers-Pujol lehenengo tenislari espainiarrak izan dira sarietan 353.450 euro banatzen dituen eta Valentziako tenis klubeko hareazko pistetan jokatzen den ATPko txapelketa den “Comunitat Valenzianako irekia”-n lehenengo errondatik pasa direla.

Aurrera ezin jarraiturik gelditu zen bakarra zortzigarren gogokoena zen Guillermo García-López izan zen, zeren, Evgeny Korolev errusiarraren aurka 6-3, 1-6 eta 6-3 galdu zuen.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Heninek bere abantaila handitzen du 0

Justine Henin tenislari belgikarrak WTA sailkapeneko bere abantaila areagotu egin du eta orain, 606 puntu ateratzen dizkio bere etsai eta munduko bigaren onena den Maria Sharapova errusiarrari.

Sailkapenak ez ditu jasan postu aldaketarik lehenengo hamar jokalarietan. Amelie Mauresmo frantziarrak hirugarren postuan jarraitzen du eta Anabel Medina, espainiar onena sailkapenean, 32. postuan jarraitzen du.

19 urteko Tatiana Golovin frantziarra, bere lehenengo txapelketa lortu zuena “Amelie Island” txapelketa estatu batuarraren finalean Nadia Petrova errusiarra 6-2 eta 6-1 irabazita, postu bat aurreratu du eta orain 19. doa.

SAILKAPENA:

.1. Justine Henin (BEL) 3.994

.2. Maria Sharapova (RUS) 3.388

.3. Amelie Mauresmo (FRA) 2.776

.4. Kim Clijsters (BEL) 2.699

.5. Svetlana Kuznetsova (RUS) 2.667

.6. Martina Hingis (SUI) 2.294

.7. Nadia Petrova (RUS) 2.168

.8. Nicole Vaidisova (CZE) 1.957

.9. Elena Jankovic (SRB) 1.882

10. Anna Chakvetadze (RUS) 1.847

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Fernando Gonzalez txiletarrak txakur baten hozkada jaso zuen eskuan 0

Fernando Gonzalez tenislari txiletarrak txakur baten hozkada jaso zuen erraketa eusten duen eskuan pasa zen larunbatean, baina, zorionez ez da oso larria eta inolako problemarik gabe ibili daiteke tenisean Txileko estatuko telebistak informatu zuenez.

Informazio honek esaten duenez, Gonzalez, autopista batetik zihoala larunbat arratsaldean, gelditu egin zen errepide erdian eta kotxe batek zapaltzeko arrisku handiarekin lurrean etzanda zauriturik zegoen zakur bat sokorritzera.

Tenislariak animalia jaso zuen, baina, momentu horretan honek eskuineko eskuko behatz txikian koska egiten erreakzionatu zuen. “Klinikara eraman behar nuen jasotako zakur bat zen. Ez da ezer”, esan zuen Gonzalezek telebistako kateari.

Txiletarrak beharrezko sendakuntza eta txertoak jaso zituen eta “zakurra azterketan dago klinika albaitari batean. Azterketa batzuk egiten ari dira ea zakurrak infekzioak dituen eta ea ez dion ezer pasatu kirolariari” esan zuen telebistako kateak.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |