Zorionak zuri zorionak beti… 0

Gaur Rafael Nadal tenislari espainiarrak bere 21. urtebetetzea ospatu du Roland Garros-en eta herrialdeko telebista kateen aurrean magurdizko pastel batekin jarri da xanpain frantziar pixka bat edaten.

ZORIONAK TXAPELDUN!!!!!

FEDERER FINAL-LAURDENETAN DAGO JADANIK ETA ROBREDOREN AURKA JOKATU BEHARKO DU

Roger Federer suitzarra, munduko onena, Roland Garroseko final laurdenak harrapatu ditu gaur Mikhail Youzhny errusiarra 7-6 (3), 6-4, 6-4rengatik garaitu ondoren 2 ordu 25 minutu iraun dituen partidu batean, eta orain Tommy Robredo espainiarraren aurka jokatuko du honek Filippo Volandri italiarra 6-2, 7-5, 6-1rengatik garaitu baitu.

Gaurkoarekin kontatuta, suitzarrak 10 aldiz garaitu du errusiarra. Rogerri irabazteko falta zaion Grand Slam bakarra Roland Garros da eta momentuz 8 onenen artean dago set bakar bat ere galdu gabe.

HENINEK SERENAREN AURKA JOKATUKO DU FINAL-LAURDENETAN

Justine Henin belgikarra, gustukoena eta tituluaren defendatzaile, gaur lortu du Roland Garroseko final- laurdenetarako pasea munduko 20. onena den Sybille Bammer austriarrari 6-2, 6-4rengatik irabazi ondoren ordu bat eta 24 minututan eta Serena Williams estatu batuarraren aurka jokatuko du, honek 6-2 eta6-3rengatik garaitu baitzuen Dinara Safina errusiarra 77 minututan.

Bi tenislari hauek 9 aldiz jokatu dute elkar eta 6 irabazi ditu estatu batuarrak. Horrek ez du esan nahi ezer, edozeinek irabazi dezake. Nire ustez belgikarrak irabaziko du, eta zuentzat?

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Federerrek 17 urteko frantziar bat du berari laguntzen 1

Atzo hasi zen Roland Garros, denboraldiko bigarren Grand Slam-a eta lurrezko lurzorua dagoen txapelketetatik onena. Munduko bi erraketa onenak, Roger Federer suitzarra eta Rafael Nadal espainiarra, aspaldidanik aurkitzen dira Frantziako hiriburuan eta pasa zen ostegunetik hasi ziren entrenatzen “Boloniako Basoko” pistetan. Alde batetik, Mallorkakoa 2005ean lortutako titulua babestu nahi du eta beste aldetik, suitzarra, espainiarra berriro ere irabazten saiatuko da Roger-Rafa izan behar den finalean.

Roger Federerrek Jonathan Eysseric izeneko 17 urteko eta ATP sailkapeneko 818. tenislari frantziarra ekarri du berekin bere entrenatzailea zen Tony Roche bota zuelako Erromako Masters Serietik eliminatu zenetik. Eysseric, Australiako junior irekiko finalista izanda denboraldi honetan, ezkerra da eta Rafaren antza du bere jokoan, horrek esan nahi du, Federerrek, Nadalen jokoa aztertu nahi duela eta eta kezkatuta dagoela.

Eysseric Hamburgoko Masters Seriean entrenatu zuen Rogerrekin eta berdina egingo du Parisen, txapelketako antolatzaileen inbitazio bat aprobetxatuz.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz kliaktu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Sharapova ez da egongo Erroman 0

Maria Sharapova errusiarra, munduko bigarren onena, hurrengo astelehenean Foro Italikoko pistetan jokatu behar den Italiako BNL emakume internazionaletako txapelketara ez da joango azkenik eskuin besoan duen lesio batengatik.

Sharapovak jokatutako azkeneko partidua, bere posturik onena Erromako txapelketan final erdiak izanik (2005ean), Miamiko txapelketan izan zen Serena Williams estatu batuarraren aurka.

2006ean, txapelketa italiarrean, txapelketa hasi eta gutxira erretiratu zen hankako arazo batengatik.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Heninek Varsoviako titulua irabazi zuen 0

Justine Henin belgikarra, Varsoviako txapelketa astelehenenean irabazi zuena, Alona Bondarenko ukraniarrari 6-1 eta 6-3 irabazi zion eta emakumezkoen zirkuituko tontorrean jarraitzen du (WTA).

Bere aldetik, Gisela Dulko argentinarra 34. postuan dago eta bere herrialdeko emakume tenislarietatik hobekien kokatuta dagoena da.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Gizonezkoen Estorileko finala eta Emakumeen Varsoviako finala 0

GIZONEZKOAK

Aurtengo sailkapeneko hirugarrena eta bosgarrena Estorileko txapelketako finala jokatuko dute , ea zeinek irabazten duen txapelketa portugesa. Finaleko partaideak Novak Djokovic serbiarra eta Richard Gasquet frantziarra izango dira lurrezko lurzoruan beraien lehenengo partidua izan behar delarik. 17:00etan partidua ikusi nahi baduzue klikatu hemen.

EMAKUMEZKOAK

Justine Henin belgikarra, munduko onena, eta Alona Bondarenko ukraniarra, Varsoviako tenis txapelketako finala jokatuko dute Jelena Jankovic serbiarra eta Svetlana Kuznetsova errusiarra kanporatu ondoren.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Venus Williams Varsoviako bigarren errondan 0

Venus Williams tenislari estatu baturra Varsoviako WTA txapelketako bigarren errondarako sailkatu zen holandako Michaella Krajicek tenislariari irabazi ondoren, eta bi errusiar tenislari hirugarren errondarako sailkatu ziren.

Williams, emakumeen tenis asoziazioko (WTA) tontorrean egondakoak, bi setetan gainditu zuen Krajicek, 6-4 eta 6-3rengatik, lehenengo txandan falta zen azkeneko partiduan.

Orain, bere karrera osoan 5 Grand slam irabazi dituen estatu batuarrak Elena Dementieva errusiarraren aurka jokatu beharko du bigarren errondan, errusiarrak, atzo, Meilen Tu izeneko tenislari estatu batuarra garaitu baitzuen 6-7 (5/7), 6-0 eta 7-5engatik

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari bururz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Heninek bere abantaila handitzen du 0

Justine Henin tenislari belgikarrak WTA sailkapeneko bere abantaila areagotu egin du eta orain, 606 puntu ateratzen dizkio bere etsai eta munduko bigaren onena den Maria Sharapova errusiarrari.

Sailkapenak ez ditu jasan postu aldaketarik lehenengo hamar jokalarietan. Amelie Mauresmo frantziarrak hirugarren postuan jarraitzen du eta Anabel Medina, espainiar onena sailkapenean, 32. postuan jarraitzen du.

19 urteko Tatiana Golovin frantziarra, bere lehenengo txapelketa lortu zuena “Amelie Island” txapelketa estatu batuarraren finalean Nadia Petrova errusiarra 6-2 eta 6-1 irabazita, postu bat aurreratu du eta orain 19. doa.

SAILKAPENA:

.1. Justine Henin (BEL) 3.994

.2. Maria Sharapova (RUS) 3.388

.3. Amelie Mauresmo (FRA) 2.776

.4. Kim Clijsters (BEL) 2.699

.5. Svetlana Kuznetsova (RUS) 2.667

.6. Martina Hingis (SUI) 2.294

.7. Nadia Petrova (RUS) 2.168

.8. Nicole Vaidisova (CZE) 1.957

.9. Elena Jankovic (SRB) 1.882

10. Anna Chakvetadze (RUS) 1.847

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Henin eta Clijsters Erromatik kanpo 0

Justine Henin eta Kim Clijsters belgikarrak, gaur egungo munduko onena eta munduko laugarrena, ez dira “Foro Italico” pistetan, maiatzak 14 eta 20 bitarte ospatu behar den Erromako tenis txapelketan egongo.

Henin, txapelketa honen edizio batzuk jokatu gabe egon dena, eta Clijsters, hemendik gutxira erretiratu behar dena, txapelketara joan behar ziren 20tatik garrantzitsuenetarikoak ziren, hortaz, lehenengo 18ak joango dira txapelketara.

Munduko bigarren onenaren postuan dagoen Maria Sharapova errusiarra ordea, apuntatuta dago Erromako txapelketara eta bere lehenengo txapelketa izango da lehen edukitako lesio txikia pasatu ez geroztik.

Erroman ere, txapelketa honen bi edizio (2004 eta 2005) irabazi dituen eta munduko hirugarren postuan dagoen Amelie Mauresmo frantziarra egongo da. Horretaz gain, Serena Williams estatu batuarra ere egongo da 2002ko Erromako edizioa irabazita duelarik, Australia irekia ere eta Miamiko txapelketa ere.

Eta noski, beste errusiarrak ere: Svetlana Kuznetsova, Nadia Petrova eta Elena Demientieva. Baita ere Nicole Vaidisova txekiarra, Jelena Jankovic serbiarra, Daniela Hantuchova eslovakiarra eta Martina Hingis suitzarra bere 2006ko titulua babestu nahian.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Serena Miamiko txapelduna Heninen aurka sekulako erremontada egin ondoren 0

Serena Williamsek partiduko bi puntu salbatu zituen, zeren, Henin bigarren setaren bukaeran erortze bat sufritu zuen eta handik aurrera bere problema fisikoak asko eragin zioten. Partidua horrelaxe bukatu zen Serenaren alde: 0-6, 7-5 eta 6-3 eta bi ordu eta erdi iraun zuen. Hau ez da estatu batuarraren lehenengo Miamiko txapelketan izan, honekin gehituta laugarren aldia izan baita txapelketa irabazi duela.

Michiganeko erraketa, munduko 19., munduko hamaikagarren azalduko da bihar. Garaitu itxura zuen lehenengo setean sekulako egurra eman baitzion belgikarrak (0-6).

Miamiko txapelketa, berriro ere, madarikatua izan zen munduko lehen postuan dagoen erraketa “Liejarrarentzat”. Ospe handiko ireki hau, ez da sartu 31 garaipen dituen palmares batean. Horietatik bi aurten: Doha eta Dubai.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |

Cañasek Robredori irabazi eta Miamiko final erdietan dago jadanik 0

Guillermo Cañas argentinarra, ATPrako puntuagarria den Cayo Vizcainon, bikain dabil, zeren, final erdietara iritsi da Tommy Robredo espainiarra final laurdenetan garaitu baitzuen.

Cañas, munduko lehen postuan dagoen Roger Federerren etsai nagusienetakoa Cayo Vizcainon, pasa zen astean Indian Wellsen zerbait lortuta, jokalari ona zela erakutsi zuen munduko seigarren den espainiarrari 7-6 (5) eta 6-1 irabazita ordu bat eta 38 minutuko partidu batean.

Guillermoren hurrengo aurkaria Miamiko Masters Serieko final laurdenetan Ivan Ljiubicic kroaziarra izango da atzo, 6-3 eta 7-5 irabazi ziolako Juan Ignacio Chela argentinarrari.

” Oso kontentu nago txapelketa honetan ari naizen lanagatik. Geroz eta seguruago nago nire jokoarekin, espero dut asko dibertitzea partiduetan, eta noski, finalera iristea” esan zuen jokalari argentinarrak, baina, errekonozitu zuen Ljiubicic jokalari zaila izango zela.

Nesketan berriz, Serena Williams estatu batuarrak, WTArako puntuagarri den Cayo Vizcainoko txapelketako finalean, JstineHenin belgikarra izango du aurkaritzat, zeren, belgikarrak Shahar Peer israeldarra garaitu zuen.

Informazio gehiago jakin nahi baduzue tenisari buruz klikatu hemen.

logoaren irudia zabaldu |