Zer da hau?

Hau Alexander Oiarbideren bloga da. Hau da, nire bloga.

Ni, Ordiziako Jakintza Ikastolako DBH 1eko ikasle bat naiz eta Informatikako lanketan blog bat zabaldu dugu guztiok. Norberak hautatzen du jorratu nahi duen gaia eta, ikus dezakezuenez, nik TENISA hautatu dut. Izan ere, ni teniseko jokalari bat naiz eta asko gustatzen zait kirol hau.

Blog honekin, saiatuko naiz Tenisaren inguruko albisteak zabaltzea eta zuekin partekatzea eta, nola ez, ikasturte honetan nota on bat lortzea. Honekin, garbi utzi nahi dut jarraitzeko asmoa dudala, nahiz eta notarako ez balio. Gure irakasleak esaten digun bezala, lanketa honekin, gauza asko ikasten dira eta nik, jada, gauza asko ikasi dut. Adibidez, Bloglines eta del.icio.us erabiltzen dut nire Gmail-arekin batera informazioa kudeatzeko eta beste zerbitzu asko ere erabiltzen ditut blog hau hornitzeko.

Bestalde, Euskaraz ekoiztutako edukiak argitaratzean, laguntzen ari gara Euskal Komunitatea (hau nire irakaslearen betiko leloa da, baina arrazoia dauka) sustatzen eta aurrera ateratzen.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiet nire ikaskideei eta ikastolako IKTeroei (tartean nire informatikako irakaslea) lan hau aurrera ateratzen eskaini didaten laguntzaregatik eta etorkizunari begira, garrantzi handiko gauzak erakusten dizkigutelako.